Tomate entsalada

Iker Markinez / 2018-09-28 / 157 hitz

Osagaiak

4 LAGUNENTZAT

2 dozena antxoa.
2 tipulin.
5 baratxuri ale.
oliba olioa.
Ozpina.
Gatza.

1

Mahaitik udarari agur esateko ere, zer hobeto baratzeko produktu eta itsasoko altxorrarekin baino.

Beraz gaurko errezeta prestatzeko, lehen pausoan antxoak garbitu eta hezurra kendu, baita buztana ere. Modu horretan antxoa bakoitzetik bi xerra lortuko ditugu.

2

Xerra guztiak labeko erretilu batean jarri, bata bestearen ondoan. Batxuria xehatu eta antxoen gainean zabaldu. Ondoren, gatz pittin bat gehitu eta oliba olio txorrotada bat ere bai.

3

Labea berotzen jarri, 200 gradutan.

4

Labea berotzen ari den bitartean, bi tipulinak xafla finetan moztu, eta zartagin batean ipini erregosten, olio txorrotada baten laguntzaz.

5

Tomatea xafletan moztu eta plater baten erdian jarri, xaflak pixka bat zabalduta, borobilean. Gatz pittin bat bota .

6

Labea beroa dagoenean, antxoak ditugun erretilua bertara sartu, bi minutuz.

7

Bitartean, tomateen gainean erregosita dugun tipula koilarakada bat jarri, eta labeko erretilua ateratzean, antxoak txukun txukun tomate xaflen gainean jarri.

8

Bukatzeko, oliba olio eta ozpin pixka bat bota, bustitzeko lain, eta prest dugu mahaira zerbitzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude