Munduko immigrazio tasa altuena eta arrazista, kapitalista eta matxistenak

Mikel Agirre / 2018-12-31 / 353 hitz

Kapitalismo basatiaren, arrazismo agerikoaren eta benetako matxismo handiena dagoen tokia zein da? Europa? Estatu Batuak? Vaticano? Errusia?

Ba, ez. 3 elementu horien (kapitalismo, arrazismo, matxismo) konbinaketa nabarmenena Pertsiar Golfoko estatuetan dugu.

Petrolioari esker, izugarri aberatsak dira. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Kuwait… Herrialde musulmanak denak.

Munduko immigrazio tasarik altuenak.

Kuwait eta Arabiar Emirerrietan, %80ko immigrazio tasa dute. %80!!

Bai, immigrazio tasa oso altua. Baina ez du zer ikusirik Euskal Herrian dugun immigrazioarekin.

Hango immigrante gehienak hego Asiakoak dira: India, Pakistan, Filipinoak… (Bitxia da. Magreb-eko edo Afrikako immigrante kopurua oso txikia da). Kualifikazio gabeko langileak dira (eraikuntza, garbiketa…). Lan esku merkea da. Oso merkea. Soldata oso oso baxuak dira, batez ere bertako nazionalen soldatekin konparatuz. Ez dute ia eskubiderik. Ia esklabotza egoeran daude. Zerga oso gutxi ordaintzen dute, baina ez dago langabezia prestaziorik edo bestelako diru-laguntzarik. Kontratuak denbora zehatzerako izaten dira eta behin bukatua, herrialdetik kanpora joan behar dira.

Enplegatzailea beti bertako nazional bat izan behar da eta langileekiko kontrol zorrotza dauka.

Beste aldetik, beste motako immigranteak daude. Eufemismoa erabiliz, “ex-patriatua”k deitzen dira. Langile kualifikatuak dira: erizainak, ingeniariak, kirolariak, pilotuak, finantziareiak, kudeatzaileak… Haien soldatak altuak dira. Adibidez, EHko erizain batek 2.000€ irabaz dezake, baina herrialde horietan 3.000-4.000€.

Baina hori bai, bertakoak badira, beren soldatak 20.000€tik gorakoak izaten dira. Bakarrik bertakoak izateagatik.

Enpresa bat sortu nahi baduzu, bertakoek lehentasuna dute erabakietan. Eta akzioen %51 edukitzeko eskubidea dute.

Hau da, immigranteak bai, baina bertako nazionalen eskubideak eta maila ekonomikoa altuena dela ziurtatuz.

Euren arraza, etnia edo dena delakoa besteen gainetik dago. Gainera, euren nazionalitatea lortzea ia ezinezkoa da. Baldintza oso zorrotzak daude: arabiera menperatzea, maila ekonomiko altua edukitzea, musulmana izatea, urte asko bertan egon izana…

Kapitalismo basatia. Zergarik ez dago ia. Baina gizarte-segurantza eta gizarte-babesa ere ez.

Matxismoa, inolako lotsarik gabe. Emakumeen eskubideak hutsaren hurrengoa da. Emakume baten hitzak gizonarena baino gutxiago balio du epaiketa batean. Emakumeak beti bere “zaindari” (Wal?) baten menpean dago: senarra. Eta senarrik ez badu, aita, neba edo osaba. Bidaitzateko, propietateak erosteko, ikasketak erabakitzeko, ezkontzeko… gizonaren baimena behar du. Benetako matxismo instituzionalizatua.

Gogoeta hurrengoa da: zer esan, Europako egoera eta Pertsiar Golkoko herrialde musulmanak alderatzen baditugu?

Zer nolako tratua ematen diegu immigranteei Europan, eskubide eta betebeharrei dagokienez?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude