Zure armairuko galtza bakeroak itsoasoa suntsitzen ari dira

Ane Urrutikoetxea / 2020-09-11 / 137 hitz

Jeans pare batek soilik 50.000 mikrozuntz askatzen ditu garbiketa bakoitzean.

Galtza bakeroak arazo larria dira ingurugiroarentzat. Halaxe ondorioztatu du Environmental Science & Technology Letters-ek argitaratutako ikerketak. Jeans pare batek soilik 50.000 mikrozuntz askatzen ditu garbiketa batean; kontuan hartuta mundu guztiak duela gutxienez bakero pare bat armairuan, kontua ez da txantxetarako.

Hain zuzen, bakero urdinek askatzen dituzten mikrozuntzek guztiz konkistatu dituzte ozeanoak; ideia bat izateko, Kanada artikoan aurkitu daitezkeen elementu antropogenikoen (gizakian jatorria duten elementuak) %90 mikrozuntz horiek dira. 

Mikrozuntzak ez dira bakero urdinen arazo bakarra; galtza horietako bakoitza egiteko 70 litro ur, 1,5 kW energia eta 150 gramo kimiko erabiltzen dira. Jeans gehienak sintetikoki margotzen dira, eta kolorea galdu ez dezaten produktu ikaragarri kutsakorra gehitzen diete. 

Arropa da planetaren kutsadura eragiten duen bigarren erantzule handiena; 2015ean, arropa ekoizpenak 1,2 milioi tona CO2 isuri zituen atmosferara, urte horretan bertan ontzi eta hegazkin guztiek isuritako kopuru berbera.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.