Errusiar Artikoko basoetako suteek CO2 igorketetan errekorra hautsi dute

Jaione Dagdrommer / 2020-10-26 / 172 hitz

Artikoan gertatu diren basoetako sute ia gehienak Errusian daude eta C02 igorketen errekorra hautsi dute.

Zirkulu Artikoko basoetako aurtengo suteek jada 2019an ezarri zen C02 igorketen errekorra hautsi dute, gizateriak gutxitzea behar duen karbono kutsadura gehituz. Hala dio Europa Batasuneko Lurraren behaketa programak.

Lurreko eskualde hotzenetako baso sute ez kontrolatu hauek mila milioi tonaren laurden bat karbono dioxido igorri dituzte atmosferara urtarriletik honaino, 2019ko heren bat gaindituz sateliteen datuen arabera. 

Ia sute guztiak Errusian geratu dira, Zirkulu Artikoan. Honela, eskualde horrek 2020an bilioi erdi tona CO2 igorri zituen ekaina eta abuztua bitarte. Oraino ezagutu den kopururik handiena. 

Ekainetik sutan dago Artikoa eta jada 2019ko errekorra gainditu du. Sateliteko irudiek ordea ez dute erakusten nola sortzen diren sute hauek. Alta, ez ohiko Siberiako klima epela eta lurraren hezetasun urriak txinpartak sortu ditzakete. 

Izan ere, egungo tenperatura beroak ez dira sekula ezagutu Artikoan, dirudienez munduko beste edozein eskualde baino azkarrago ari da berotzen. Honela, bataz besteko tenperatura XIX. mendetik bi gradutan igo da, batez ere azken 50 urtetan. Hori mundu osoko bataz bestekoaren bikoitza da. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.