Gizonezkoentzako antisorgailu pilulak merkaturatzetik inoiz baino hurbilago

Jaione Dagdrommer / 2021-03-15 / 244 hitz

Oraindik ere antisorgailuen presioa emakumeengan dago nagusiki, albo-kalte ugarirekin. Alta, zientziak frogatu du gizonezkoentzako antisorgailu pilulak sortu ditzakeeela. Txina eta Estatu Batuetako ikertzaileek elkarlanean burututako lana izan da. 

Nature aldizkarian argitaratutako txostenaren arabera, aurrerapen handiak egin ditu ikerketak. Ikerketa talde honek antisorgailu agente bat sortu du, ez dena hormonala ezta toxikoa ere. Entsegu klinikoak arratoi eta primateekin egin dira orain arte. Alabaina, espero da laster gizonezkoekin probak egiten hastea eta emakumeen pilularen antzeko antisorgailu bat lortzea. Modu honetara, antisorgailuen esparruan berdintasun apur bat gehiago lortuko litzateke.  

Gizonezko antisorgailuak duen substantziak jatorri naturala du. Honela azaldu dute ikerlariek: Informatzen dugu triptonida, Txinako landare baten osagaietatik ateratzen dela eta arratoi eta tximu arretan antisorgailu baten efektuak dituela.  Landare hau hainbat gaixotasun tratatzeko ere erabiltzen da. Beste ikerketa batzuek frogatu dute, artritisaren efektuak lasaitzeko lagungarria dela. 

Landare honetatik sortzen den triptonida 2000. urtetik ikertua izaten ari da bere efektu antisorgailuengatik. Orain dela 20 urteko ikerketak frogatu zuen osagai honek esperma ekoizpena gutxitzen duela. Hori dela eta, zientzialari hauek substantzia jakin hori isolatu nahian dabiltza antisorgailu maskulinoak sortzeko. 

Oraingoz, ikertzaileek triptonidaren eraginkortasuna animalia ezberdinetan frogatu dute. Entsegu klinikoan hainbat arratoi eta 12 tximino osasuntsuk parte hartu zuten. Egunero dosi bat emanez, frogatu zen animalia hauengan espermatozoideen deformazio bat ematen zela kasu guztietan hirugarren eta bosgarren asteetan zehar. Horrela, antzu bilakatu ziren. Ikerketaren helburua orain, antisorgailu hauen efektua behin betikoa ez izatea da. Dena den, frogatu dute, tratamenduarekin amaitu eta 4-6 astera, animalien espermatozoideak modu normalean ekoizten zirela. 

Honela, zientzialariek frogatu dute sustantzia honek efektu itzulgarriak dituela gizonezkoengan, nahiz eta oraindik huaengan entseguak egiteko ezaugarriak ez diren guztiz eman. Albo-kalteei dagokionez, ikertzaile taldeak ez dute animalietan bat bera ere atzeman. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.