Ez ukitu nire maskulinitatea!

Mikel Garcia Idiakez / 2019-01-17 / 255 hitz

Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da “denak ez gara gaiztoak” leloa errepikatzea.

Jarraitu irakurtzen

Zertarako bota ikasgelatako hormak, harresia egina badago

Imanol Epelde / 2018-09-27 / 158 hitz

Gaur egun, jakin daiteke (jakin dezakegu) ikasleek ikastetxeko ordenagailuetan eta tabletetan zer idazten duten, zein gune bisitatu dituzten. Gaur egun, iragarri daiteke, ikasle batek etorkizunean ikasketak utziko dituen edo ez. 

Jarraitu irakurtzen

Mugikorra eskolan, zertarako?

Mikel Garcia Idiakez / 2018-09-18 / 254 hitz

Ez naiz ni debeku zalea, baina entzun diet ikastolen elkarteko eta eskola publikoko hainbat ordezkariri mugikorrak eskolan debekatu ordez haurrei sakelakoa egoki erabiltzen erakutsi behar zaiela, pedagogikoki tresna bikaina dela eta ikastetxe bakoitzak erabaki beharreko zerbait dela, eta galdera ugari geratu zaizkit airean.

Jarraitu irakurtzen

“Nerea dut izena eta ez naiz desgaitua”

Mikel Garcia Idiakez / 2018-09-17 / 325 hitz

“Nerea dut izena eta ez naiz desgaitua. Desgaitasun bat daukat, miopia dudan bezalaxe. Aurreiritzi zaharkituak azpimarratzen dituen hizkuntza daukagu, eta hizkuntzaren bidez estereotipoak eta balio-iritziak sor ditzakegu, besteengan eragiten duten pentsamenduak eta sentimenduak adierazten ditugulako. Ez dadila izan ezgaitasuna definitzen gaituena; ez sustantibizatu adjektiboa”.

Jarraitu irakurtzen

#MeToo kanpaina: San Antonio Spurs, animatzaile taldea kendu duen NBAko lehenbizikoa

Jon Torner Zabala / 2018-05-24 / 275 hitz

San Antonio Spurs saskibaloi frankiziak erabaki du Silver Dancers emakumezkoen animatzaile taldea kentzea, eta sortzea familia osoari zuzendutako ikuskizunak eskainiko dituen talde mistoa. Erabakia, NBA ligako klub batek lehenbizikoz hartua, kokatzen da #MeToo kanpainaren testuinguruan, zeina sortu zen AEBetako zinemaren sektoreko hainbat emakumek salatu zutenean sexu abusuak sufritu dituztela. Spurseko ordezkarien hitzetan, zaleen artean nahikoa interes pizten ez zuelako kendu dute animatzaile taldea.

Jarraitu irakurtzen