2015 urteko telesail onenak

Kameraren atzean / 2105-12-30 / 987 hitz

2015 urtea amaitzear da eta aurtengoan ere maila gorenetako hainbat telesailez gozatzeko aukera izan dugu. Oraindik udazkenean emandako hainbat osotasunean ikusteko aukera eduki ez izanagatik zerrenda mugatua osatu dugun arren, urteko obra esanguratsuenak biltzen saiatu gara ondorengo sailkapenean:

Jarraitu irakurtzen

THE WALKING DEAD 6×01. Hasiera berri bat

Kameraren atzean / 2015-10-12 / 519 hitz

Modu ikusgarrian itzuli da apokalipsi zombiaren inguruko fikzio entzutetsuena. Joan den denboraldi amaiera zirraragarriaren ildo berbera jarraitu du seigarren emanaldiaren estreinako atalak, Rick buru duen taldearen eta Alexandriako biztanleen arteko talka. Egunerokotasuneko arazoei prisma eta erritmo ezberdinen bitartez aurre egiten dioten bi taldeen arteko ezberdintasuna nabarmen islatu da; luzaroan ezagutu ditugun pertsonaiek geroz eta kezkagarriagoa bilakatzen ari den zombie mehatxua eteteko erakutsitako erabakitasunaren aldean, zalantza eta beldurrez beterik agertu dira Alexandriako biztanleak.

Jarraitu irakurtzen

AITAREN ETXEA. Kopla zaharrak, haize berria

Kameraren atzean / 2015-10-2 / x hitz

Ez da erraza Goenkaleren ondorengoa izatea. Programazioan 21 urte iraun dituen EITBren telesail mugarriaren hutsunea betetzeko erronka du aurretik Aitaren Etxea hasiberriak, istorio aldetik behintzat, antzekotasun handirik ez duen proposamena izanda ere.

Jarraitu irakurtzen

THE KNICK 2×01. Aro berri bat

Kameraren atzean / 2015-10-23 / 358 hitz

Zinemaren estiloa telebistara aplikatu izana. Horixe da Steven Soderberghen The Knick telesail iraultzaileak egindako ekarpen nagusia. Cary Fukunagak zuzenduriko lehen denboraldiaren bitartez True Detectivek ere autorezko estiloaren alde egin zuen arren, Soderbergh haratago doa, zuzendari rolaz gain, gidoia, kamera lana, artea eta estetikaren trataera… istorioaren osotasunaren erantzule da, arlo guztietako xehetasunen arduradun nagusia.

Jarraitu irakurtzen