Sare sozialak kontrolerako eta presiorako bide dira bikote gazteen artean

Oihane Larretxea De La Granja / 2016-11-19 / 1305 hitz

Noiz konektatu den azken aldiz, nor dituen jarraitzaile Instagramen edo nork adierazi duen bere neska lagunak igo dituen argazkiak atsegin dituela. Gazte eta nerabeen bikote harremanetan ematen diren indarkeria matxista kasuen %100ean sare sozialak presente daude. Laguntza eta informazioa eskaintzen du Lahia-Nahia elkarteak.

Jarraitu irakurtzen

Lehoiak ehizatzetik haiek babestera

François Ausseill /2016-10-30 / 703 hitz

Lantzak etxean utzi eta haien ordez GPS gailuak hartuta irteten dira lehoiak harrapatzera. Masai kulturako gazte talde bat Lion Guardians proiektuari esker felido ezagunen babesle bilakatu da. Ehizarako duten sena baliatzen dute, baina ez animalia akabatzeko, irrati bidez beraien kokapena adierazi eta babesteko baizik.

Jarraitu irakurtzen

«Mirrey»-ak, luxu eta zigorgabetasunean hazitako familia aberatsetako gazteak

Marti Quintana / 206-05-21 / 864 hitz

Aberaskumeak luxuzko auto, billete-sorta handi eta helikoptero pribatuetan egindako bidaia artean jaio eta hazi dira. «Mirrey»-ak esaten diete Mexikon. Nahi duten guztia egiten dute, inork ez dituela zigortuko jakitun baitira. Ricardo Raphael irakasleak fenomenoa aztertu du kaleratu berri den liburu batean.

Jarraitu irakurtzen

«Jendeak dio rapak euskaraz ez duela ondo ematen; ni ez naiz batere ados»

Idoia Eraso / 2016-01-20 / 1.230 hitz

Disko berria aurkezteko gaztetxe zein antzokietan jotzen ari dira 2ziokoak. «Jendeak deitu gaitu, eta deitzen segitzen du. Denetan ibiltzen gara, Euskal Herri osoan». Kontzertuen artean geldiune bat egingo dute Kursaalen Bertso Egunean bi kantu interpretatzeko, horietako bat egunerako bereziki egina.

Jarraitu irakurtzen

«Tilikum revisited»: orka gatibuaren erresistentzia ekintza ala saileko hiltzailea?

Mikel Zubimendi Berastegi / 2015-12-05 / 1.674 hitz

«Free Willy» pelikulako orka bezain famatua da Tilikum. Azken honek, ordea, hiru pertsona hil eta prentsa oso txarra izan zuen. Beti gatibu, estresak jota, psikologikoki traumatizatuta bizi izan zen. Hiltzeko bere joera zer zen, naturala ala patologikoa? Zer zen, isolamenduaren kontrako erresistentea ala genetikoki saileko hiltzailea?

Jarraitu irakurtzen