Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke

Gazteberri / 2017-12-27 / 375 hitz

Alkohola substantzia psikoaktiborik hedatuena da 15 eta 64 urte arteko biztanleen artean. Gure gizartean asko edaten da eta kontsumoak kalterik egiten ez duela pentsatzeko joera dute pertsonek. Hala ere, arrisku-kontsumoak, nahiz eta pertsona guztiengan ez izan, ondorio handiak izan ditzake osasunerako eta bizitzarako.

Jarraitu irakurtzen

Nola hezi seme feminista bat

Gaztezulo / 2018-01-17 / 455 hitz

Seme bat feminismoan heztea ez da erraza, eta sarritan, haurrek mezu kontrajarriak jasoko dituzte gizartean. New York Times aldizkariak, psikologo eta bestelako adituen laguntzarekin, seme feministak hezteko hamar puntu zehaztu ditu; hamar puntu horiek, modu sinplean adierazten dute zer den haur bat feminismoan heztea:

Jarraitu irakurtzen

Banekien horrela izango zela…

Ane Vaz / 2018-01-14 / 205 hitz

Lehen aldiz ikusi zintudanetik banekien gure harremana nahiko berezia izango zela. Begi bistan oso erakargarria zinela pentsatu nuen, eta hori, oso inportantea da niretzat. Oso ondo hasi genuen gure harremana, elkar ikusten genuen eta ez zegoen inolako arazorik, dena ezin hobeto zihoan. Institutua hasi nintzenean, erlazioa ez zen aldatu, egunero elkar ikusten segitzen genuen eta azterketaren bat baneukan, gutxiago ikusten genuen elkar.

Jarraitu irakurtzen

Hamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion

Mikel Garcia Idiakez / 2018-01-15 / 272 hitz

Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat:

Jarraitu irakurtzen

Indarkeriaren jatorria

Gaztezulo / 2017-11-21 / 228 hitz

Emakumeen aurkako indarkeria ez da iraganean gelditutako kontua; belaunaldi berriek, zoritxarrez, indarkeria hori ikasi dute, eta egungo nerabeek ez dituzte atzean utzi emakumeen aurkako jazarpen ohiturak. Indarkeria praktikatzeaz gain, nerabe asko ez dira emakumeen aurkako jazarpenaz ohartzen, ez dute detektatzen; azken ikerketen arabera, gaiari gehiegizko garrantzia ematen zaiola uste dute askok, eta jeloskor izatea, hitzez min egitea edota mugikorra zelatatzea bezalako jarrerak ez dituzte eraso sexista moduan ulertzen.

Jarraitu irakurtzen

Edertasunaren gezurrak jomugan

Eihartze Aramendia Iparragirre / 2017-11-16 / 1053 hitz

Anorexiaren aurka egiteko asmoz, ‘Photoshop dekretua’ indarrean jarri du Frantziak; publizitatean agertzen diren modeloen gorputzak tresna horrekin moldatuz gero, hala egin dutela adierazi egin beharko dute publizistek. Edertasun eskuraezinen irudiak saihestu nahi dituzte neurri horrekin.

Jarraitu irakurtzen

Gazte Askorentzat Arriskuak Hartzea Merezi Du

Gazteberri / 2017-11-01 / 387 hitz

FADen Nerabetasunari eta Gazteriari buruzko Reina Sofia Zentroak burutu duen ‘ProyectoScopio’ azterlanaren arabera, Estatu mailako gazte asko hainbat arrisku hartzeko prest dago horrek merezi duela uste duelako. Arriskuen artean, adibidez, honako hauek aipatzen dira: mozkortzea, porroak erretzea, azkarregi gidatzea edo sexu-harreman arriskutsuak mantentzea

Jarraitu irakurtzen