Maddi Etxeberria: “Kontua da jendeak benetan uste duela bere ondoko mendien larreko behi horien haragia jaten duela”

Amaia Rojo / 2021-03-26 / 372 hitz

Maddi Etxeberria (1998) andoaindarrarekin izandako solasaldia dakarkizut hemen. Giza nutrizio eta dietetika ikasi eta hilabeteetara beganoa egin zen. Beganoegin blog eta Instagram kontuan nutrizio eta beganismoari buruzko dibulgazio lana eta errezetak partekatzen ditu. Berarekin kontu hauek eta gehiago sakontzeko aukera izan dugu.

Jarraitu irakurtzen

3D inprimatzaile batean sortutako izokina jango zenuke?

Jaione Dagdrommer / 2021-02-26 / 40 hitz

Ilar, alga eta onddo proteinekin sortutakoa da eta 3D inprimatzaile batek inprimatua. Minutu gutxitan prest dago . Benetako izokinaren itxura berdina du eta zaporea ere antzekoa omen da.

Jarraitu irakurtzen

Ikeak bere haragi-bola famatuen errezeta argitaratu du!

Ane Urrutikoetxea / 2020-04-22 / 217 hitz

Inoiz Ikean izan bazarete jatetxeko haragi-bola famatuak dastatuko zenituzten ziur; orain arte errezeta sekretua zen, baina altzari enpresa suediarrak haragi-bolak egiteko instrukzioak publiko egin ditu. Etxean probatzeko prest?

Jarraitu irakurtzen

Argalegi dauden kirolariak | Profesionaltasuna eta osasuna elkar helduta ez doazenean

Jon Torner Zabala / 2020-02-24 / 316 hitz

Luis Pasamontes ziklista ohiak txirrindularitzan pisuari ematen zaion garrantziari heldu dio El Confidencial agerkarian. Gauzak izugarri aldatu direla dio, eta kirolari guztiak ez daudela egoera jakin batzuei erantzuteko prest. Orain, itzuli batzuetan, otorduetako elikagaiak ere pisatzen dituzte. “Lehen ahalik eta gehien jateko esaten ziguten (…) Zoratu egin al gara? Egun bakoitzean, hotz zein bero egin, 100 kilometrotik gora abiadura bizian egin behar dituen ziklistari ba al dago esaterik bere plateretik 200 gramo kentzeko?”.

Jarraitu irakurtzen

Obesitatea eta argaltasuna ere heredatzen dira

Juan Ignacio Perez Iglesias / 2019-09-30 / 481 hitz

Pisua hartzea edo galtzea, modu sinplean esanda, eskuratzen den energiaren eta gastatzen denaren arteko aldearen ondorio da. Organismoak irentsi den elikagaitik asimilatzen duena eskuratzen du. Eta jardunaren jardunez energia gastatzen du, beroa barreiatuz. Askotarikoak dira jarduerok: batzuk beharrezkoak dira sistema organikoek (bihotz jarduera, giltzurrunena, nerbioena, etab.) normal funtzionatzeko, esaterako, gorputz tenperaturari eustea; beste batzuk zelulak eta ehunak berritu eta konpontzeari lotuta daude; beste batzuk egitura berrien sintesiaz arduratzen dira; eta azkenik, ariketa fisikoari loturiko muskuluen jarduerak ere aipatu behar dira. Eskuratu den energia gastatu dena baino handiagoa bada, organismoak masa hartzen du. Kontrakoa gertatzen da gastatu dena eskuratu dena baino handiagoa bada.

Jarraitu irakurtzen