Etxeko ganba gabardina eran

Pagotxa RZ / 2018-05-19 / 140 hitz

Apeta eta jolaserako gogo apur bat sartu zaigu eta etxeko ganba gabardina eran RZ dakarkizugu gaurkoan. Gustukoa ezta? Gozatua itzela badakizu eta erraz-erraza, aproposa oso ama eta izeba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko giroa sortzeko, edo bazkari sarrera gisa prestatzeko, edo afari-merienda horretan denak txundituta uzteko. Horixe, noiznahi jateko modukoa. Gozatu eta on egin! 🙂

Jarraitu irakurtzen

Etxeko flana

Iker Markinez / 2018-05-05 / 139 hitz

Osagaiak:

4 LAGUNENTZAT

5 arrautza oso.
3 gorringo.
Litro bat behi esne.
200 gramo azukre.
200 gramo azukre, karamelurako.
Banilla makilatxo bat.

Nola egin:

1

Esneki klasikoetan klasikoena aukeratu dugu gaurko errezeta honetarako. Lehenik, esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin batera. Irakiten hastean, itzali, eta sutik kendu.

2

Ondoren, karamelurako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu, karamelua lortu arte. Flanerako moldean jarri, eta hozten utzi.

3

Ontzi batean, arrautza osoak eta gorringoak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanerako moldera gehitu.

4

Labea 160 graduan berotzen jarri. Flanaren ontzia labean sartu, 40 bat minutuz, marian berotzeko. Flanerako molde txikia erabiliz gero, denbora gutxiago beharko dugu: 30 minutu, gutxi gorabehera.

5

Labetik atera, eta flana hozten utzi, bost bat orduz, kanpoan. Ondoren, hotza dagoenean, moldetik atera daiteke; kontu handiz, noski.

6

Hozkailuan gorde daiteke, baina mahaira atera baino pare bat ordu lehenago ateratzea komeni da, tenperatura egokian jan ahal izateko.

Taste atlas; zer jaten dute munduan?

Gaztezulo / 2018-04-24 / 62 hitz

Munduko zaporeak dastatzeko prest?

Bidaiatzerakoan, batzuek monumentu eta museoak bisitatzen dituzte, beste batzuek dendak, ingurua, eraikinak… eta badira itzuli gastronomikoa egiten dutenak. Azken horietakoa bazara, maletak egin aurretik eman begiratu bat Taste Atlas mapa interaktiboari! Bertan, herrialde bakoitzean, eta bertako eremu ezberdinetan ohikoena edo ezagunena den jakia aurkituko duzue; zeren zain zaudete zuen urdailak zoriontsu egiteko? Egin klik irudian eta deskubritu plater berriak!

Nafar tortilla munduan zabaltzen

Juan Inazio Hartsuaga / 2018-04-20 / 253 hitz

Iazko abenduaren 17an, Nafar Tortillaren Egunaren lehen edizioa ospatu zen Iruñean, patata tortillaren lehen aipamena dakarren dokumentuaren 200. urtemuga aitzaki. Eta hara non, bigarren edizioa ospatu baino lehen, diasporan jada Nafar Tortilla lehiaketak antolatzen hasi diren.  Uruguaiko Montebideon izan da, Aldaxka elkarte euskaltzalearen eskutik, eta 18 tortilla aurkeztu dira bertan.

Jarraitu irakurtzen