Ibon Larrinaga: “Boxeoak ez dit bizitzeko ematen, eta nire bikoteari esker nago hemen”

Oier Aranzabal, Beñat Hach Embarek / 2018-09-17 / 1336 hitz

Zita geneukan tokia ezin topatuta ibili ginen bueltaka Deustuko erakin baten inguruan, harik eta garaje ate batean kartel batean erreparatu genuen artean: “boxeo aretoa”. Berez ibilgailuentzat egindako sarrera horretatik jo, eta kurba, bulego eta biltegi artean, Bilboko garaje zulo ilun hartan, boxeolari ugariren kartelak zeuzkan horma batekin egin genuen tupust; aldamenean, une honetan potentzial handienetakoa daukan boxeolari euskalduna entrenatzen da. Besteak beste, aurten Madison Square Gardenen 20.000 lagunen aurrean eta telebista zein internetez borroka ikusi zuten milioika pertsonen aitzinean lehiatu da.

Jarraitu irakurtzen

«’Quidditch’-a kirola da. Ez da Harry Potterren frikien kontu bat»

Kerman Garralda Zubimendi / 2018-06-06 / 470 hitz

Euskal Herrian hazten ari den kirol bat da ‘quidditch’-a. Hiru taldek lehen euskal kopa jokatu, eta Gasteiz Gamusinsek irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

Arbitrorik gabeko saskibaloi liga horizontala eta autogestionatua

Mikel Garcia Idiakez / 2018-05-14 / 265 hitz

Horizontala, autogestionatua (arbitrorik gabea), doakoa eta mistoa, horrelakoa da Alacanteko Saskibaloi Liga Kooperatiba. Kirol-kluben filosofiatik at eta ohiko ligek suposatzen duten dirutzatik ihesean, 2017 bukaeran jaio zen eta dagoeneko 80 jokalari dira, zortzi taldetan banatuta. Auzoak bizi mantentzen dituztela eta kirola beste modu batera ulertzen dutela diote.

Jarraitu irakurtzen

Kirolaren balioen eredu

Ana Eslava / 2018-05-09 / 1004 hitz

Adimen urritasuna duten gazteek jokatzen dute Genuine ligan. Hemezortzi taldek parte hartzen dute urte honetan abiatutako ligan; besteak beste, Osasunak, Realak eta Athleticek. Futboleko emaitzez gain, portaera zuzenak saritzen diuzte. Jokalariek esan dute asko ikasten ari direla.

Jarraitu irakurtzen

Mari Abrego: “Eder da konturatzea teknologia eta guzti mendia ezin dela gainditu”

Argia / 2018-04-19 / 573 hitz

Mari Abrego mendizale nafarra hil da, gaixotasun luze baten ondoren, 73 urterekin. 1984an egin zuen bere lehen zortzimilakoa (Makalu, 8.463 metro), eta 1986an K2 (8.611 metro) igo zuen, Josema Casimiro nafarrarekin batera. Haiek dira K2 igo zuten lehen euskal mendizaleak.

Jarraitu irakurtzen

Aimar Olaizola: «Final bat badut jokatua lorik egin gabe, tentsioagatik»

Jon Eskudero / 2018-04-10 / 1586 hitz

Etzi beteko ditu hogei urte profesionaletan Aimar Olaizolak. Kirol ibilbide distiratsua izan du, hamalau aldiz jantzi baitu txapela Lehen Mailan. Binaka soilik hiru lortzeak ematen dio pena.

Jarraitu irakurtzen