Lore zauritua

Castillo Suarez

Irudia: Leire Salaberria

Bihotzean daramaguna

gure hizkuntzaz baino ezin dugu adierazi.

Hitzak behar ditugu

maitasunaz hitz egiteko,

edo heriotzaz.

Hitzak behar ditugu

izendatzeko atsegin duguna zein gorroto duguna.

Hitzak behar ditugu

herabe gaudenean nagiak ateratzeko,

haserre gaudenean adiskidetzeko,

herriminez gaudenean urrutikoak gerturatzeko.

Gure hitzek lekukoak behar dituzte

gure galderak entzungo dituztenak,

gure eskaerak,

gure damuak ere bai.

Gure hitzek magala behar dute laketzeko.

Izan ere, lore zauritua da gure hizkuntza:

ederra eta, aldi berean, zaurgarria.

Gure hitzek babesa behar dute.

Babesik jaso gabe, ez baitago irauterik.

Babesik eman gabe, ez baitago bizitzerik.

Balearen arrantza Ternua eta Kanada aldean

zuzeu.eus / 2023-10-29 / Joseaba Aurkenerena / 1191 hitz

Eta baleari jarraituz, Irlandatik eta Islandiatik urrunduz, euskal baleazaleak Groenlandiara iritsi ziren, eta hortik Ternua eta Kanada aldera. Noiz gertatu zen hori? Historialari batzuen arabera euskaldunak Ternuara 1375ean iritsi ziren eta sekretupean mantendu zuten hango lur eta itsasoetan lasai ederrean balearen eta bakailaoaren ustiaketan jarduteko. Lur haiek aipatzen zituztenean Uharte Mamuak edo Uharte Sekretuak deitzen zieten, beste inolako zehazkizunik eman gabe. Beste historialari batzuek diotenez 1412an iritsi ziren baleazale baionarrak lehen aldiz Ternua aldera. Bada teoria bat erraiten duena euskaldunak izan zirela lur haietan ziren bikingoen azken koloniak birrindu zituztenak.

Arg: Rudolf Kirchner
Jarraitu irakurtzen

Gabriel Aresti: poesia mailutzat

BERRIA ikasgela / 2023-10-17/ 916 hitz

Urriaren 14ean bete dira 90 urte Gabriel Aresti jaio zela. XX. mendeko euskal idazlerik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Poesia mailu batekin konparatzen zuen Arestik, euskaldunen kontzientzia lokartua kolpatu eta iratzarri nahi zuelako. Harri eta Herri da bere liburu ezagunenetakoa.

ILUSTRAZIOA: KARMELE GORROÑO
Jarraitu irakurtzen

Remigia Etxarren, Argako erregina

BERRIA ikasgela / 2023-06-16 / 572 hitz

Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista ezezagunari (Iruñea, 1853-1921) buruz idatzitako antzezlana: La reina del Arga (Argako erregina). Ahanzturari aurre egin behar izan dio aktoreak, lehen mailako artista haren bidea ezezaguna baita gehienentzat.

2021-03-22, Uharte. Estefania de Paz Asin, Remigia Etxarren funanbulistari buruzko hitz egin du. 22-03-2021. Huarte. Estefania de Paz Asin, sobre la funanbulista Remigia Etxarren.
Jarraitu irakurtzen

Bi monje, bi zeta-har eta bi inperio

ARGIA aldizkaria / Nagore Irazustaberrena / 304 hitz

Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela sekretuari.

Jarraitu irakurtzen

Ezkabako Gotorlekuko iheslariak, 1938

Los fugados de Ezkaba 1938 / 414 hitz

1938ko maiatzaren 22an, Espainian Gerra Zibila hasi eta handik ia bi urtera, Ezkabako Gotorlekutik –San Kristobaleko Fortea ere deitzen zaio eta Iruñetik hurbil dago–, Errepublikarekiko leialak ziren 795 presok ihes egin zuten Frantziako mugara iristeko asmoz. Halako ihesaldirik ez da izan Europako historia osoan.

Jarraitu irakurtzen