Entzumen absolutua, belarri finen gaitasuna

Uxune Martinez / 2021-04-12 / 594 hitz

Mozartek entzumen absolutua zuen. Gaitasun honek botere harrigarri bat eman zion eta zazpi urte eskasekin, Salzburgoko gortean zeuden musikarien akatsak zuzentzeko gai zen. Mozartek soinu bat entzuten zuen eta zehatz-mehatz zekien zein nota zen. Gainera, egun batetik bestera soinu zehatzak gogoratzeko gai zen, inolako erreferentzia osagarririk gabe eta zehaztasun handiz. Musikari klasikoek entzumen absolutuaren gaitasuna errazago garatzen omen zuten, txiki-txikitatik jasotzen baitzuten musika entrenamendua, eta horrek laguntzen zien. Hala ere, entzumen absolutua ez da ohikoa gizakietan. Bai ordea, animalia batzuen artean.

Jarraitu irakurtzen

Baserria, polemika iturri oparo

Juan Luis Zabala /2021-03-17 / 293 hitz

Polemika iturri oparo eta etengabea izan da ETB1eko Baserria saioa sare sozialetan, eta ez motibo bakarrarengatik. Hasieran, baserritarren eta kaletarren arteko bereizketaren egokitasuna jarri zuten zalantzan batzuek, aditzera emanez gaur egun bereizketa horrek ez duela oinarri errealik, ez dagoelako hainbesteko alderik batzuen eta besteen bizimoduen artean

Jarraitu irakurtzen

Kolore morea eta koloratzaile sintetikoen iraultza

Leire eta Ainara Sangroniz / 2021-03-08 / 507 hitz

Zergatik da kolore morea emakumeen berdintasunaren adierazle? Zenbait hipotesi daude, tartean ezagunena 1908. urtean Ingalaterrako sufragisten mugimenduak morea aukeratu zuela da, zuriarekin eta berdearekin batera errebindikazio-koloreak bezala. Hala ere, moreak besterik ez zuen aurrera egin eta bera gailendu zen emakumeen borrokaren ikur gisa.

Jarraitu irakurtzen