Sagar tarta

Iker Markinez / 2020-10-03 / 223 hitz

OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT

3 sagar.

Litro erdi esne.

Dozena erdi arrautza.

200 g azukre.

40 g irin.

Banilla makilatxo bat.

Hostopil xafla bat.

Azukre pixka bat tartarako.

NOLA EGIN

1

Krema prestatzeko, lehenik, lapiko batean esnea berotzen jarri, banilla makilatxoarekin batera.

2

Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapikoan gelditu zaigun esnea irakin artean berotu, eta banilla makilatxoa kendu; ondoren, ontzian duguna lapikora irauli. Bost minutuz irakiten eduki, eta etengabe nahastu aldi berean. Garrantzitsua da tarta prestatzen hasterako krema hotza egotea; beraz, denbora batez hozkailuan sartu, edo, bestela, hurrengo egunean hasi tarta prestatzen.

3

Sagarrak zuritu, erditik moztu, eta erdian duten zurtoina kendu. Ondoren, xafla finetan moztu. Hostopila zabaldu, eta labeko molde batean jarri. Sardexka baten laguntzaz, leku desberdinetan zulotxoak egin, eta labeko paperarekin estali. Ondoren, pisu moduan, garbantzuak edo antzeko beste zerbait paperaren gainean zabaldu. Labean sartu, 180 gradutan, eta hamabost bat minutuz utzi.

4

Labetik atera, eta prestaturik dugun krema hostopilaren gainean zabaldu. Ondoren, sagar xaflak txukun-txukun kremaren gainean jarri, eta azukre pixka bat gehitu, batez ere sagar pusketen gainean.

5

Azkenik, berriro labe beroan sartu, eta 170 gradutan eduki beste 30 bat minutuz. Tarta epela jatea gomendatzen dizuet; nahi izanez gero, izozki bolatxo batez lagunduta. Kontraste goxoa izango dugu.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Ane Gimenez, Australian bizi den algortarra: «Naturarekin harreman handia duen herrialdea da Australia»

Nagore Arin / 2020-06-02 / 655 hitz

Esperientzia berrien bila joan zen Gimenez Australiara. Duela bi urte amaitu zuen Lehen Hezkuntzako gradua, eta bidaiatu egin nahi zuela erabaki zuen. Urte eta erdi ondoren, etxera itzultzeko garaia dela dio.

Jarraitu irakurtzen

Koronabirusaren aurkako eskularruak eta maskarak zein edukiontzitan doaz?

Jaione Dagdrommer / 2020-05-25 / 309 hitz

Maskararen erabilera nahitaezkoa den honetan Hego Euskal Herrian, duda sortu da. Izan ere, asko behin erabili eta botatzekoak dira, baina nora?

Jarraitu irakurtzen

Antartikako guneak berdez estaltzen ari dira zientzialariek ohartarazi dutenez

Jaione Dagdrommer / 2020-05-25 / 158 hitz

Mapa bat sortu dute ikertzaileek Antartikako ekosistema berria erakusten duena, batez ere izotza urtu den gune epelenetan.

Jarraitu irakurtzen

Nola lortu du Holandak kaleko txakurrik ez edukitzea?

Jaione Dagdrommer / 2020-05-11 / 195 hitz

Konfinamendu honetan adopzio masiboak gertatu diela entzun dugu. Hau guztia igarotzean ikusi egin behar horietako zenbat diren abandonatuak. Holandan ordea lortu dute kalean animalia abandonaturik ez egotea, baina nola?

Jarraitu irakurtzen