Elkanoren bi bidaiak

Joseba Aurkenerena / 2019-11-18 / x hitz

Ainitz idatzi eta eztabaidatu da Elkanoz, onerako eta txarrerako, eta gaur egun espainiarrak ari dira gizon honen irudia bereganatu nahian, heroi nazional moduko bat egiteko. Guk euskaldunok ezin dugu ahantzi Elkano euskalduna zela, eta, bere argi-ilun guztiekin, gure historiako pertsonaia esanguratsua dugula. Artikulu moduko hau Elkanoren aldeko aldarria da, itsasgizon eta abenturazale handi horren aldeko oroitzapenezko idatzia. Horratx!

Jarraitu irakurtzen

Askatasun mina

Iker Tubia / 2019-11-13 / 1102 hitz

Xavier Mina gerrillari euskalduna oroitu dute asteburuan Nafarroan. Euskal Herrian luzaz ahantzi izan bada ere, Mexikon independentziaren heroietako bat da. Napoleonen eta Fernando VII.aren aurka altxatu zen, eta Mexiko askatzeko borrokan aritu zen.

Jarraitu irakurtzen

Ezkutuan, faxisten beldurrez

Urtzi Urkizu / 2019-11-11 / 980 hitz

1936ko gerran eta gerraostean, errepublikaren aldeko makina bat gizonek urteak egin zituzten ezkutatuta. Emazteek salbatu zituzten askotan. ‘La trinchera infinita’ filmak satorren gaia plazaratu du berriz ere. Hego Euskal Herrian, laburrak izan ziren ezkutaldiak, muga gertu dagoelako.

Jarraitu irakurtzen

Edurne Pasaban «Sentitzen nuen hori zela nire aukera bakarra»

Arantza Iraola / 2019-11-03 / 592 hitz

Pasabanek baretasun eta argitasun irmoarekin azaldu ohi ditu buruko nahasmendu baten ondorioz dituen gorabeherak eta, iluntasunak irentsita sentituta, bere buruaz beste egiteko ere izan dituen joerak.

Jarraitu irakurtzen

Hartzen udaberri berria

Edurne Elizondo / 2019-04-12 / 804 hitz

Ezohiko udaberria da oraingoa Pirinioetako mendebaldeko hartzentzat: mendiotako basoetan bi eme daude, lehendabiziko aldiz, 2004. urtetik. Urte hartan, ehiztari batek tiroz hil zuen Cannelle, Pirinioetan jaiotako azken hartz arre emea. Hamar hilabeteko kume bat zuen Cannelle-k, hil zutenean: Cannellito. Bakarrik gelditu zen mendebaldeko gunean, bere aita Nere hartzarekin.

Jarraitu irakurtzen

Bumerana, hara eta hona

Iker Tubia / 2019-04-10 / 1046 hitz

Berriz jarri dute martxan Australiara migratu zuten nafarren elkartea, batik bat 1958. eta 1963. urteetako migrazio programari esker hara joandakoen memoria gordetzeko. Elkarteak migrazio olde hori ezagutarazi nahi du, eta hurrengo belaunaldiek gogotsu hartu dute lekukoa zabalkunde lana egiteko.

Jarraitu irakurtzen