Beste liburutegiak

Estekak

Erregistroak inportatzeko helbideak Nafarroako liburutegiak. Katalogoak

Euskadiko liburutegiak. Katalogoak

Bestelakoak

 

ABIES

Abies 2.0k kudeatzen du katalogoa eta, bertan, euskarri desberdinetan dauden
dokumentuak aurki daitezke: batik bat liburuak, bideoak, kaseteak eta CD-ROMak.

Erregistroak inportatzeko helbideak

BPE
(Biblioteca Pública del Estado) Gasteiz

Katalogo honetatik MARC formatuan erregistro bibliografikoak deskargatu daitezke
Abies programaren gordailura. ABIESek dokumentu-mota identifikatzen duen kodea
aurkitzen du eremu honetan. Eremu hau automatikoki osatzen da.

Rebeca

Katalogazio lana errazteko MEC-ek sortutako datu base honetatik MARC formatuan
erregistro bibliografikoak deskargatu daitezke.  Liburutegi publikoetatik
egunero bidaltzen dituzte erregistro berriak datu base honetara.

Nafarroako liburutegiak. Katalogoak

La
biblioteca pública en casa

Nafarroako Liburutegi Publikoen katalogo bateratua. 250.000 dokumentu inguru
daude katalogatuta. Sare honetan 39 udal liburutegi eta  Nafarroako Liburutegi
Nagusiaren bibliografia-funtsen informazioa jasotzeaz gain Liburutegi Publikoen
direktorioa ere kontsulta daiteke. Dokumentuaren bilaketa katalogo osoan edo
liburutegi zehatz batean egin daiteke.

Nafarroako Unibertsitatea

Unibertsitateko liburutegiaren helburua da dokumentu eta argitalpenetan dagoen
informazio zientifikorako  sarbidea erraztea. Irakaskuntza eta ikerketarako
laguntza izan nahi du.

Nafarroako
Unibertsitate Publikoa

Unibertsitateko liburutegiaren helburua honako hau da:  Unibertsitate Komunitateko
kideei, beren unibertsitate-helburuetarako, informazio zientifiko, tekniko
eta profesionalerako sarbidea erraztea.

BINADI.
Biblioteca Navarra Digital-Nafarroako Liburutegi Digitala

BINaDI-n Nafarroako literatur eta zientzia lan nagusienak hartzen dira barne,
ohiturazkoetatik hasita klasikoetaraino iritsiz, eduki historikoa edo foru
eskubidekoak alde batera utzi gabe. BINaDI modu sistematikoan eta irizpide-zabaltasunez
hazi behar da, Nafarroako bibliografia ezagutu ahal izateko nahitaezko informazio
iturri bilakatzeko.

Euskadiko liburutegiak. Katalogoak

(ELSN)
Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala

300.000 dokumentu baino gehiago daude katalogatuta eta 60 udal liburutegik
baino gehiagok parte hartzen dute. Katalogoa  etengabe eguneratzen da. Bilaketa
bakarrean erabiltzaileak jakin dezake interesatzen zaion gaiari buruz zenbat
dokumentu dauden eta baita zein liburutegitan eskuratu ahal izango dituen
ere.

HABE

HABE Liburutegia biblioteka espezializatu eta
publikoa da eta hizkuntza du ardatz nagusi. Lau atalez osatuta dago liburutegia:

  • Katalogo orokorra
  • Bideoen katalogoa
  • Aldizkazko Argitalpen katalogoa
  • Softwarearen katalogoa

Koldo
Mitxelena

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren
zerbitzu publiko bat da, 16 urtetik gorakoentzat bereziki, informazioa aurkitzeko
erraztasunak eman, heziketan lagundu, eta aisialdian aberasteko sortua. Liburutegi
orokorra da, humanitateei eta euskal kulturari bideratua.

Foru
Liburutegia

Bizkaiko Lurralde Historikoko  lehen liburutegi publikoa da. 1929ko abuztuan
sortu zen. Bibliografi fondoa (175.000 ale ingurukoa) da eta, euskal atalean
hemeroteka historiko ezin aberatsagoa, osatzera iritsi da.

Deustuko
Unibertsitatea

Bilboko  eta Donostiako campusek osatzen dute. Liburutegia Unibertsitatearen
parte da, ikerketa eta irakaskuntzarako zerbitzu lagungarria den aldetik.
Unibertsitateko Liburutegiak honako sail hauek ditu: Letrak, Zuzenbidea eta
Euskal Ikaskuntzak.

Azkue Biblioteka.
Euskaltzaindia

Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura
dago. Hortaz gain, zabalik dago ikerle ororentzat eta bere ahalbideen neurrian
euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen
da.

Euskal Herriko Unibertsitateko
Liburutegia

Unibertsitateko Biblioteka honako hauek osatzen dute: Leioako Campuseko Biblioteka
Nagusiak eta hainbat campusetan dauden fakultate eta eskoletako 24 bibliotekek.
Edonork erabil ditzake ale bibliografikoak eta dokumentuak, lokalen ezaugarriengatik
biltegi itxietan daudenak izan ezik.

Bilboko
udal Liburutegiak

Bilboko udal liburutegiak osatzen dute sare hau:

  • Red de Bibliotecas Municipales de Bilbao
  • Base de datos Miguel de Unamuno
  • Biblioteca Central de Bidebarrieta
  • Bibliotecas Municipales de Barrio

Sancho
el Sabio Fundazioa

Caja Vital Kutxa-ren Gizarte Ekintza. Gasteiz. Bibliografia-fondo digitalizatuak
aurki daitezke: liburuak, aldizkariak, egunkariak, artikuluak, mapak eta material
grafikoen katalogoak. Kontsultak aretoan bertan, erreprografia, bisita gidatuak
eta erreferentzia zerbitzuak eskaintzen ditu.

Bestelakoak

Navarra
Bibliotecas Publicas

Nafarroako 85 liburutegi publikoen  helbideak eta ordutegiak biltzen
ditu webgune honek.

Nafarroako
eskola liburutegiak

Webgune honetan  honako hau aurki dezakegu: Blitz argitalpenak, Eskola liburutegiak,
Abiesi buruzko informazioa…

DOCE.
Documentos de Educación

Datu base hau 70.000 erregistrok osatzen dute. Haur eta Gazte Literaturaren
datu basea hilero berritzen da.

Fundación
Germán Sánchez Ruipérez

Fundazio honen helburu nagusia kultur ekintzak sustatzea da, batez ere
liburuak eta irakurketari buruzkoak. Webgune honetan: Liburutegi digitala,
Haur eta Gazte Literaturaren katalogoa, irakurketa gidak,… aurki daitezke.

REBIUN
(Red de Bibliotecas Universitarias españolas)

Espainiako unibertsitate guztietako liburutegiek osatzen dute.

ISBN
(International Standard Book Number)

Liburutegietako Nazioarteko Zenbaki Normalizatua.

Datu base honetan 1972tik aurrera argitaratu diren
liburuen erreferentziak aurki daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude