Margot Duhalde, zeruetako bideetatik barna

Joseba Aurkenerena / 2020-04-26 / 683 hitz

Ainitz izan ziren XVI. mendetik XX. mendeko erdialdera arte, itsaso zabala zeharkatu eta Ameriketarako bideari ekin zioten euskaldunak. Gehien-gehienak haien egoera ekonomikoa hobetu nahian abiatu ziren kontinente berrirantz, baina izan ziren ainitz ere, arrazoi politikoengatik abiatu behar izan zutenak; Frantziako Iraultza eta ondorengo zapalketa, karlistadak, bi gerla handiak, 1936ko guda, frankismoaren zapaltze sistematikoa… izan ziren, besteak beste, euskaldun ugari Ameriketara haizatu zituzten kalapitak. Hala eta guztiz ere, gehienetan miseriatik atera beharra izan zen emigrazio handi honen egiazko hauspoa. Milaka joan ziren eta milioiak dira gaur amerikar diasporan euskaldunen ondorengotzat haien burua jotzen dutenak. Horietako bat genuen Margot Duhalde, Luhusotik artzain eta laborari gisa joandako mutil baten biloba edo arralaba.

Jarraitu irakurtzen

Bumerana, hara eta hona

Iker Tubia / 2019-04-10 / 1046 hitz

Berriz jarri dute martxan Australiara migratu zuten nafarren elkartea, batik bat 1958. eta 1963. urteetako migrazio programari esker hara joandakoen memoria gordetzeko. Elkarteak migrazio olde hori ezagutarazi nahi du, eta hurrengo belaunaldiek gogotsu hartu dute lekukoa zabalkunde lana egiteko.

Jarraitu irakurtzen