Horra zergatik ez duzun bota behar paper-zapirik komuneko zulotik behera!

Sustatu.eus / 2017-09-21 / 191 hitz

Atzo jakin genuen Donostiako arazoaren berri. Donostiako ur zikinak biltzen dituen estolda-sistema buxatuta dago, eskuzapiek sortu duten tapoi handi baten erruarengatik. Baina Donostiakoa beste adibide bat besterik ez da. Komunetik behera jaurtitzen ditugun paper-zapi, kleenex edota eskuzapiek sekulako arazoak sortzen dituzte gure estolderietan. Izan ere, eskuzapi ustez biodegradagarri horiek ez baitira horren degradagarri. Urtero mlioika euro gastatzen dira paper-zapiek sortutako arazoak konpontzen. 

Jarraitu irakurtzen

Buruko garbigailua gelditu

Edu Lartzanguren / 2016-06-22 / 955 hitz

Joanez gero, berriz itzuli», esan du Koldo Ruiz yoga irakasleak megafonia sistematik. Ehun bat pertsona daude Kontxako hondartzan, Donostian, itsasoari begira, baina itsasoa ikusi gabe, Yogaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietako batean. Begiak itxita dauzkate, meditatzen ari direlako. «Erabat esnatuta nago», esan die Ruizek lo antzean daudenei. Norbera bere arnasari behatzen ari da, eta balirudike itsasoa ere arnasa egiten ari dela, uhinen hotsa entzunda.

Jarraitu irakurtzen

Maleta desegiten

Xabier Martin / 2015-05-29 / 1.191 hitz

Duela urte batzuk turismoa jarduera ekonomiko osagarri zen Euskal Herrian, baina lehen mailako sektore bihurtu da. Aberastasun iturria den aldetik pozik daude erakundeetako arduradunak, baina bisitari andana orain arte ezezagunak ziren ondorio negatiboak eragiten ari da hainbat gunetan.

Jarraitu irakurtzen

«Elebidun izateak burmuinerako abantailarik badakarren? Ez»

Arantxa Iraola / 2016-05-14 / 972 hitz

«Esperimentazioan». Psikologia ikasketak amaitu zituenerako gogoa guztiz jardun horretan jarria zuela esplikatzen du Manuel Carreirasek (Outeiro de Rei, Galizia, 1959). Egun, garuna eta hizkuntza ardatz dituen BCBL ikerketa zentroa zuzentzen du. Donostian 2009tik dihardu, esperimentazio betean. Ehunka ikertzaile erakartzen ditu urtean, eta milaka boluntario. Itaunez betetako jakintzaren alor batean ari dira: burmuinaren funtzionamenduak misterio asko ditu oraindik, eta hizkuntzaren egitura konplexu eta miresgarria han nola ernaltzen eta garatzen den ikustea benetako erronka da. Zirraragarria.

Jarraitu irakurtzen

Euskararen diru ekarpena EAEn: 56.000 lanpostu eta BPGaren %4,2

G.Goikoetxea / 2015-10-16 / 383 hitz

Jomugan maiz jartzen dute gaia. «Adierazpenak entzuten ditugu tarteka: dirua xahutzea dela, luxua, egoera ekonomiko honetan nola jartzen den horrenbeste diru hizkuntza politikan…». Euskara sustatzeko politiken kontrako jarrera horiek aurreiritzietan oinarrituak direla ohartarazi du Patxi Baztarrikak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Ikerketa bat egin dute, aurreiritzi horiek «gainditzeko». Euskarak ekonomiari ekarpen «adierazgarria» egiten diola azalarazi dute. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren %4,2 dagokio euskarari, eta lanpostuen %6,3 ere bai. 56.000 behargin euskararen jiran.

Jarraitu irakurtzen

Ekialdeko usaina dario

Ainara Arratibel Cascon / 2015-10-07 / 864 hitz

Kursaaleko zubia igaro, eta berehala sumatzen dira usain bereziak: jengibrea, soja… Urrutira eramaten duten usainak dira, Ekialde Urrunera, hain zuzen. Izan ere, aurten Singapur eta Hong Kong dira San Sebastian Gastronomika kongresura gonbidatuta dauden lurraldeak. Kursaal ataritik hasi eta barrura, bi lurralde horietako gastronomia ezagutu eta dastatu daiteke. Espeziak oinarri dituen kolore eta zapore festa.

Jarraitu irakurtzen

LaPublika, arteak esparru publikoa sortzeko duen gune berria

Gorka Erostarbe / 2015-10-02 / 279 hitz

Bilboko Consonni arte ekoiztetxe eta argitaletxeko zuzendari Maria Murrek argi esan zuen atzo Tabakaleran egindako aurkezpenean: «LaPublika ez da artea gune publikoetan jartzea, biribilguneetan adibidez. Artearen bidez espazio publikoak sortzea da helburua, espazio horietan zer gertatzen den pentsatzea, eta pribatuaren eta publikoaren arteko mugez gogoeta egitea». Consonnik zuzentzen du LaPublika proiektua; Donostia 2016k eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ekoizten dute, eta elkarlanean ariko dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren fakultatearekin ere.

Jarraitu irakurtzen