Pilula nerabezaroan hartzeak depresioa pairatzeko arriskua gehitzen du, baita hauek hartzeari utzi ondoren ere

Jaione Dagdrommer  / 2019-09-09 / 230 hitz

“Pilulak” gizartean emakumeek duten rola aldatzen lagundu zuen, euren ugalkortasunaren gaineko kontrola emanez. Egun, 100 milioi emakume baino gehiagok erabiltzen du hormonetan oinarritzen den antisorgailu modu hau. Oso eraginkorra da nahi ez diren haurdunaldiak ekiditeko, hilerokoa erregulatzeko eta baita azaleko zenbait arazorentzat ere. Haatik, tratamenduak ekar ditzakeen albo-kalteen ikerketak oraindik martxan dirau.

Jarraitu irakurtzen