Hartzen udaberri berria

Edurne Elizondo / 2019-04-12 / 804 hitz

Ezohiko udaberria da oraingoa Pirinioetako mendebaldeko hartzentzat: mendiotako basoetan bi eme daude, lehendabiziko aldiz, 2004. urtetik. Urte hartan, ehiztari batek tiroz hil zuen Cannelle, Pirinioetan jaiotako azken hartz arre emea. Hamar hilabeteko kume bat zuen Cannelle-k, hil zutenean: Cannellito. Bakarrik gelditu zen mendebaldeko gunean, bere aita Nere hartzarekin.

Jarraitu irakurtzen

“Identitatea boterea baita”

Edurne Elizondo / 2018-10-02 / 617 hitz

Duela 22 urte sinatu zituzten, Guatemalan, 36 urteko gatazka armatua amaitzeko bake akordioak. Testu haietan jaso zituzten, bertzeak bertze, herri indigenen identitateari eta eskubideei buruzko aldarrikapenak. “Baina ez dira gauzatu. Gure eskubideak hutsaren hurrengoa dira. Giza eskubideen urratzea eguneroko kontua da. Laugarrenez, Guatemalari berea kentzeko aro batean gara”.

Jarraitu irakurtzen

Hiri zati bat, bertan bizitzeko

Edurne Elizondo / 2018-06-08 / 952 hitz

Auzoan bertan da auzoaren etorkizunaren giltza. Auzoan bizi direnen eta auzoa egiten dutenen esku. Horixe uste dute Pisuteka sortu berri duten Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek. Etxebizitzaren inguruko auzolagunen sarea da, eta asmo garbi batekin jarri dute martxan: egun gertatzen ari den gentrifikazioari aurre egitea. “Ez dugu nahi Alde Zaharra merkataritza gune handi bat bilakatzea. Gure auzoa da, hemen bizi garenon eta hemen lan egiten duten dendari txiki eta ertainen etxea”.

Jarraitu irakurtzen

Pentsatu, botoia sakatu baino lehen

Edurne Elizondo / 2018-06-01 / 566 hitz

Botoia sakatuz gero, ez dago atzera egiteko aukerarik”. Horixe erran du Bego Zestauk, sare sozialen bidez zabaltzen diren zurrumurruei buruz. Zaska sareko kide da Zestau, bertze hamaika norbanakorekin, gizarte talderekin eta erakunderekin batera. Migratzaileen inguruan zabaltzen diren zurrumurruen aurka egitea hartu dute helburu, zurrumurru horien atzean dauden estereotipoak eta aurreiritziak agerian uzteko asmoz. Duela bi urte osatu zuten sarea, eta orain arte barne lana egiten aritu dira kideak, formakuntza jasotzen eta trebatzen alegia. Herritarren artean gogoeta piztu nahi dute. “Pentsaraztea da kontua, zurrumurrua sare sozialetan zabalduko duen botoia sakatu baino lehen”.

Jarraitu irakurtzen

Hizkuntza, eskubide eta berme

Edurne Elizondo / 2018-05-25 / 948 hitz

Tuterakoa naiz, euskalduna. Batxilergora arteko ikasketak euskaraz egin ditut; Iruñera etorri, eta gaztelaniaz ikasi behar dut Erizaintza; halabeharrez, ordea. Etsigarria da”. Amaia Muelarenak dira hitzak. Nafarroako Parlamentuan erran zituen, joan den astean, Erizaintzako ikasketak euskaraz jar ditzatela eskatzeko egindako agerraldian. Fakultateko ikasleen erdiak dira euskaldunak, eta martxan jarri dira, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Gobernuari exijitzeko Erizaintza euskaraz irakasteko urratsak egin ditzatela.

Jarraitu irakurtzen

Gaitzak eta bazterketak jota

Edurne Elizondo / 2018-05-18 / 1086 hitz

Ez digute jaramonik egiten. Gutxi gara, eta, gaixo eta emakume gisa, tratu txarra ematen digute. Genero kontua da! Ozen erran behar dugu, kexatu, eta ikusgarri bilakatu”. Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anizkoitza eta elektrohipersentsibilitatea dutenen nazioarteko eguna izan zen larunbata, eta, gaitz horien berri emateko, Unrest dokumentala bistaratu zuten Frida elkarteko kideek, larunbatean bertan, Iruñean. Ikusle batenak dira hasierako hitzak; neke kronikoaren sindromea duen emakume batenak. Gaitz hori du filma zuzendu duen Jennifer Break ere, eta ordu eta erdiko lanean jaso ditu hura sufritzen dutenen egunerokoan gaitzak dituen ondorioak; bai eta eritasunak, batez ere, emakumeak jotzeak duen eragina ere.

Jarraitu irakurtzen

Maddi Barber: “Min bat besteekin partekatzeko modu bat da zinema”

Edurne Elizondo / 2018-04-13 / 885 hitz

Duela hamabost urte bota zituzten Itoizko urtegiak azpian hartuko zituen herriak. Nagorera ailegatu ziren inora baino lehenago hondeamakinak, 2003ko apirilaren 28an. Geroztik, zazpi herri pobreagoa da Nafarroa. Inguruko herritarrek aurrean dute gertatu zena gogoratzen dien paisaia, ez baita ezagutu zuten bera. “Borroka galdu genuen; eta orain zer?”. Hori galdetu du Maddi Barber zinemagileak (Lakabe, 1988), eta erantzuna emateko egin du 592 metroz goiti filma.

Jarraitu irakurtzen