Nagore Enciso / 2017-04-03 / 250 hitz

Mila aldiz errepikatzen den gezurra egia bilakatzen omen da. Elikagaien arloan ere berdina gertatzen da, eta are gehiago merkatu oldarkor bat tartean badago. Osasuna produktu bilakatu den honetan,  guretzat “hobeak” omen diren jakiak ditugu merkatuan, baina benetan osasuntsuagoak al dira? Haietako batzuk aztertu ditzagun.
Jarraitu irakurtzen

Hustuz doan elikadura

Ainhoa Larrabe Arnaiz / 2016-12-07 / 1146 hitz

Elikaduraren industriak eragin zuzena du klima aldaketan. Jakien kontsumo ereduaren eraginez berotzen ari da planeta; horren ondorioz, gero eta zailagoa izango da sasoian sasoiko uztak jasotzea. Jakiek gero eta propietate gutxiago dutela diote ikerlariek, eta osasun arazo berriak sortuko dira horren eraginez.

Jarraitu irakurtzen

«Beharrezkoa da beste mundu bat»

Nagore Etxeberria / 2015-11-20 /613 hitz

Elikaduraren gurpilean sartuta bizi da Daniel Lopez (Madrid, 1975). Gereziondoz beteriko lur sail txiki bat du Jerte ibarrean, Caceresen (Espainia). Baratze txiki baten jabe ere bada; handik ateratzen ditu eguneroko elikagaiak. Nekazaritza, elikadura eta produkzioa ditu bere kezka iturri nagusiak, eta ordu asko eskaini dizkio egungo produkzio ereduari aurre egingo dioten elikagaiak sortzeko bestelako moduak aztertzeari. Horietako mordoxka bat Producir alimentos. Reproducir comunidad liburuan bildu du. Atzo, Donostiako Kaxilda liburu dendan izan zen, liburuari buruz solasean.

Jarraitu irakurtzen

Eskoletatik eta baserrietatik alternatibak eraikiz

EHNE Bizkaia eta Steilas  / 2015-10-14 / 633  hitz

Pasa den irailaren 10ean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte sailburua 2014-2015 ikasturtearen hasiera-ekitaldian izan ziren, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ekitaldiari hasiera emateko, Mercedes Renobales katedratikoak inaugurazio-hitzaldi bat egin zuen. Hitzaldi magistralaren izenburua ezinago adierazgarria da: «Transgenikoak, zergatik ez?». Hitzaldiaren ostean, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta lehendakariak berak hitza hartu zuten, eta bi-biek normaltasunez onartu zuten Renobalesen hitzartzea, zeina ez baitzen, inondik ere, neutrala izan.

Jarraitu irakurtzen

Gozoak bezain baliotsuak

Ainara Arratibel Gascon / 2014-11-01 / 639 hitz

Munduko litxarrerien bilduma egiten ari da Andoni Luis Aduriz sukaldaria. Haien balioa nabarmentzea eta elikaduraren zein soziologiaren ikuspegitik ikertzea du helburu.

Jarraitu irakurtzen

Hogei asmakuntza behinenak

Edorta Agirre / 2012-09-29 / 282 hitz

Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkarteak (Royal Society, alegia) elikaduran garrantzi gehien izan duten 20 asmakuntza-berrikuntzen zerrenda plazaratu du, irisgarritasuna, produktibitatea, estetika eta osasuna aintzat hartuta. Hona, hogei mesedegarriak: Jarraitu irakurtzen