Irudiak eta ereduak

Elixabete Garmendia / 2017-05-30 / 448 hitz

Melania Trump eta bere alaba Ivanka joan den astean Aita Santuari egindako bixitan: beltzez goitik behera, mantelina eta guzti, parpailazkoa amak, sarezkoa alabak. Film esajeratu bateko hiletara zihoazen aktoreen gainaktuazioa zirudien.

Continue reading

Biktima, biktimario

Elixabete Garmendia / 2017-05-16 / 480 hitz

Telefono bidezko beste jazarpen kasu bat. Oraingoan deiak jaiegunetan eta gauez izaten ziren, gauerdia baino lehen. Hasieran, telefonoak jo eta isiltasuna bestaldean hainbat segundotan. Hurrengo batean, hitz egiten hasi zen: «Zu halako zara, irakaslea». Mehatxuak. Hitz obszenoak.

Continue reading

Istorio bakarra

Elixabete Garmendia / 2016-05-11 / 464 hitz

Gasteiztik kanpo, azterketa botaniko-geologikoa egiten dizu jendeak esaten duzunean gasteiztarra eta euskalduna zarela. Rikardo Arregi Ortiz de Zarate poetak Argian (2.505 zenbakia, 2016/05/01). Eta aurrerago: «Lehen jende askok lotzen zituen euskara eta ruralitatea. Behiak?, eta nik, ze behi?. Euskaraz egiteak ez nau baserritar egiten. Orain beste aurreiritzi mota batzuk egongo dira, baina hori ez».

Continue reading

Bankuak itota

Elixabete Garmendia Lasa / 2016-04-27 / 440 hitz

Halako batean, estatistikak gorpuztu egiten dira: zenbaki abstraktuen tokian, izen bat: Ane Mujika (haren aurpegia, haren martxa, haren istorioak…).

Continue reading

Zipriztinduta

Elixabete Garmendia / 2015-09-16 / 472 hitz

Begirik kendu gabe ikusi du zortzi urteko neskatoak 36ko gerrako oroitzapenak biltzen dituen dokumentala. Amamaren —bere birramonaren— hitzei erreparatu die bereziki, eta buruan itsatsi zaio pasarte bat: «Deskarga itxi itxi bat eta gero ta-ta-ta, horik los tiros de gracia». Ohetik entzundako fusilamenduen deskripzioa.

Continue reading