Zenbat hizkuntza mintzatzen dira Europan?

Azkue fundazioa / 2016-02-23 / 222 hitz

“Nazioarteko Ama Hizkuntzaren Eguna ospatu da igandean eta hori aprobetxatuz, UPV-EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin batera Europako hizkuntzen mapa berria aurkeztu dugu.”

Jarraitu irakurtzen

Jihadismoa Europan

Juan / 2015-11-21 / 233 hitz

Orain jende askok beldurra die jihadista islamiarren atentatuei. Kaletik musulman bat ikusten badugu bizar luzearekin eta musulmanen jantzi tradizionalekin, gehienok beldurra sentitzen dugu. Ameriketako Estatu Batuetan, Inglaterran, Frantzian, Australian, Egipton, Malin, Nigerian, Indian… . Ia leku guztietan, islamistek atentatuak egin dituzte. 

Jarraitu irakurtzen

Errefuxiatuak miseriatik ihesi

Ainara Arregi /166zbka. – 2015/10 / 993 hitz

Badirudi Europara iristen ari den giza oldeak gehiago arduratzen dituela Batasuneko agintariak errefuxiatuak bizitzen ari diren dramak baino. Egunero hildakoak eragiten dituen gertakaria hobeto ulertzen saiatzeko CEAR erakundeak Euskadin duen ordezkaritzako presidente Javier Galparsororekin eta duela hamar urte Euskal Herrira etorri zen Ayaz Miran siriarrarekin hitz egin dugu.

Jarraitu irakurtzen

Sardiniarrak eta euskaldunak, antzinako jatorri bera

Paolo Francalacci / 2015-10-27 / 691 hitz

Gizakiaren DNAn dagoen informazioak ez du bakarrik pertsona bat osatzeko beharrezkoa den proiektuaren berri ematen, haren historiaren aztarnak ere erakusten ditu, eta arbaso guztiak inplikatzen dituen prozesu baten emaitza da. Izan ere, pertsona guztiek partekatzen dute DNAren % 99, eta aldakuntzen ondorioa da bata bestearengandik desberdin egiten gaituen zatitxoa, mutazioak esaten zaien horiena, aurreko belaunaldietatik heredaturikoa.

Jarraitu irakurtzen

Titularrak

Anjel Lertxundi / 2015-09-04 / 115 hitz

Hegoaldean gehien saltzen den egunkariaren atzoko azalean, itsasoak turkiar hondartza batera botatako ume ito baten argazkia. Titularrak zioen: «Tragedia jasanezina». Jasanezina balitz… Espainian gehien saltzen den egunkariaren azalak ume ito beraren argazkia zekarren, baina polizia baten besoetan. Titularrak: «Europaren kontzientzia inarrosten duen irudi bat». Europaren —europarron— kontzientzia inarrosiko balu…

Jarraitu irakurtzen