Euskara, eskuara, euskera eta abarrak

Iñigo Astiz / 2014-10-04 / 1.294 hitz

SERIEA. Euskara batuak 50 urte (V). Euskalkien lekua

Mende erdi pasa, eta mahai gainean jarraitzen du oraindik euskara batuaren eta euskalkien bizikidetzari buruzko eztabaida. Biak elkarren osagarri direla diote adituek, baina maiz elkarren aurkakotzat jo direla.

Jarraitu irakurtzen

H bonba

Iñigo Astiz / 2014-10-03 / 1.094 hitz

SERIEA. Euskara batuak 50 urte (IV). ‘H’-ari buruzko gatazka

Oihartzun argia dute gizarte gatazkek euskara batuari buruzko eztabaidetan, eta argia da ‘h’ hizkiaren kasua. ETAren ikurtzat hartu zuten batuaren aurkako zenbaitek.

Jarraitu irakurtzen

Batasunari putz egin ziotenak

Iñigo Astiz / 2014-10-02 /1.064 hitz

SERIEA. Euskara batuak 50 urte (III). Plazaratzea

Euskaltzaindiak batasunerako bidea onartu zuen 1968an, eta funtsezkoa bilakatu zen ikastola, hedabide eta euskalduntze taldeen lana. Haiek hedatu zuten euskara batua ahoz aho eta eskuz esku.

Jarraitu irakurtzen

Eneko Bidegain, ikerlaria eta idazlea: «Iparraldeak Frantziaren bidez izan du nazio batekiko lehen lotura»

Ainhoa Larrabe Arnaiz / 2014-04-16 / 963 hitz

Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertzen duen liburu bi argitaratu berri ditu Bidegainek; frantses sentitzeko prozesuan faktore garrantzizkotzat du guda.

Jarraitu irakurtzen

Txomin Peillen, idazlea: «Ezin izan nuen Jon Mirande salbatu, burua gal ez zezan»

Nora Arbelbide / 2013-01-18 / 715 hitz

Jon Miranderekin bizi 20 urteko adiskidantzaren haritik, Miranderen obra poetikoa frantsesera itzuli eta haren analisia argitaratu berri du euskaltzainak.

Jarraitu irakurtzen