Euskara lantzeak baditu aplikazioak

Garbiñe Ubeda / 2017-05-10 / 1163 hitz

Sakelako telefonoak eguneroko bizitzara iritsi direnetik, lagungarri diren tresnak gailu horietara egokitzea da erronka. Sarean dauden milioia aplikazioen artean, euskarak ere badu tokitxoa. Horietarik asko euskara ikasteko gutizia elektronikoak dira.

Jarraitu irakurtzen

Robotak eta neskameak

Garbiñe Ubeda / 2017-04-26 / 419 hitz

Europan eta Amerikan, etxeko lanetarako eta zaintzarako programatzen diren androideek Star Wars filmeko bi robot ospetsuei egiten diete keinu sarri, baina haiek ez bezala, femeninoak izan ohi dira, bai ahotsez, baita itxuraz ere. Halakoxea dugu, konparazio batera, Leenby, Cybedroïd enpresa frantziarrak katean produzitu eta momentuz 25.000 euroren truke saldu nahiko ligukeen neskame-erizain partikularra. Gerritik behera gurpilduna da, R2D2en irudira, eta gainerakoan, sasi-humanoa: ilerik gabea, dirdiratsua, metal eta plastikozkoa. Eskua estutzen omen dizu harrerakoan, eta berriketan ere aski ongi omen daki, eta galderei ganoraz erantzuten.

Jarraitu irakurtzen

Salbuespenari begira

Garbiñe Ubeda / 2016-03-17 / 456 hitz

Duela bost urte, Fukushimako hondamendia gertatu eta astebetera, energia nuklearraren gaineko kezka orokortuak zipriztintzen zituen egunak. Japonian suertatutakoa karanbolaren karanbola izan zela argudiatuz, adituak ezbeharren katea esplikatzen saiatzen ziren, esan nahi baita zerk zer eragin zuen azaltzen eta katastrofea segida horren logikan justifikatzen, izuak gaina har ez zezan, batez ere zorte txarrak izan zezan erru puska (edo halabeharrak, edo, gaizto jarrita, naturak berak

Jarraitu irakurtzen

Mundua, kontrako eskutik

Iñaki Lasa Etura / 2016-03-12 / 905 hitz

Hamar biztanletik bat da ezkerra, eta oztopo ugari dituzte egunerokoan, ia guztia eskuinen ikuspuntutik pentsatua baitago; haientzat pentsatua ez dagoen mundura egokitu dira ezkerrak.

Jarraitu irakurtzen

Hodei Egiluz

Garbiñe Ubeda / 2016-02-21 / 166 hitz

Bi urte eta erdi eman ditu desagertuak bizirik, ezagutu zutenen eta maitatu zutenen gogo-bihotzean. Ez dagoelako beste aukerarik, ez dagoelako beste aterik desagertzeari aurre egiteko, bizitzaren arrastoari jarraitzea ez bada. Desagertzea hitz zirkunstantziala besterik ez delako, behin-behineko deitura, ordezko ordain itsusia, egoerari definizio zehatza aurkitu artean; eta zehaztasun gabezia horrek baduelako beti indar ahaltsu eta ekidinezin bat, denik eta ederrena, muinetik tiraka: itxaropena. Bizitzari lotzen gaituen motorra. Pentsamendu logiko ororen aurka izango bada ere, gailentzeko zirrikitua nonahi eta salbuespenik gabe aurkitzeko bidea egingo duena.

Jarraitu irakurtzen