Piztu garbigailua goizeko hiruretan

Iker Aranburu / 2015-09-30 / 642 hitz

Jantziak goizaldeko hiruretan garbitu, oilaskoa labean seietan sartu eta konputagailua iluntzeko zortzietan itzali. Horixe da formula magikoa argindarraren fakturan zentimo edo euro gutxi batzuk aurrezteko. Izan ere, bihartik aurrera, Hego Euskal Herriko dozenaka mila etxetan kontsumitzen den argindarra ordu horretan duen prezioaren arabera ordainduko da. Horrek aukera ematen die herritarrei elektrizitate kontsumoa prezioetara egokitzeko. Normalean, argia merkeagoa da gauean eta goizean, eta garestitu egiten da egunak aurrera egin ahala.

Jarraitu irakurtzen