Askatasun mina

Iker Tubia / 2019-11-13 / 1102 hitz

Xavier Mina gerrillari euskalduna oroitu dute asteburuan Nafarroan. Euskal Herrian luzaz ahantzi izan bada ere, Mexikon independentziaren heroietako bat da. Napoleonen eta Fernando VII.aren aurka altxatu zen, eta Mexiko askatzeko borrokan aritu zen.

Jarraitu irakurtzen

Amets Aranguren. Mintzakuadrilla egitasmoaren koordinatzailea«Euskarazko burbuila bat sortzea da helburua»

Iker Tubia / 2019-10-31 / 526 hitz

Iruñerriko gazte euskaldun askok ez dute euskaraz egiten egunerokoan. Mintzakuadrillen bidez ohiturak aldatu ditzaketelakoan da Aranguren.

Jarraitu irakurtzen

Bumerana, hara eta hona

Iker Tubia / 2019-04-10 / 1046 hitz

Berriz jarri dute martxan Australiara migratu zuten nafarren elkartea, batik bat 1958. eta 1963. urteetako migrazio programari esker hara joandakoen memoria gordetzeko. Elkarteak migrazio olde hori ezagutarazi nahi du, eta hurrengo belaunaldiek gogotsu hartu dute lekukoa zabalkunde lana egiteko.

Jarraitu irakurtzen

Inauteri, komun eta berezi

Iker Tubia / 2019-02-27 / 707 hitz

Zenbait herritan hasiak badira ere, bihar ekinen diote herri gehienetan inauterietako ospakizunei, bai Euskal Herrian, baita Europa osoan ere. Han eta hemen, landa eremuko erritu eta tradizioetan antzeko elementuak ikus daitezke, kontinenteko kulturen loturaren ondorioz, aditu batzuen ustetan.

Jarraitu irakurtzen

Bizitza, borrokari emana

Iker Tubia / 2019-01-30 / 860 hitz

Pedagogian eta gizartean iraultza egiten aritu ziren Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpa nafarrak, XX. mendean. Pedagogia berritzaileak sartu zituzten Kataluniako hezkuntza sisteman. Frankismotik ihesi, borroka antifaxistan garrantzitsuak izan ziren Frantzian, baita aldarrikapen feministetan ere.

Jarraitu irakurtzen

Rosa Soroa, erraketista ohia: «Madrilen frontoiak leporaino betetzen ziren. Zirraragarria zen»

Iker Tubia / 2018-11-11 / 1300 hitz

Hamasei urtez erraketista profesional aritu zen Madrilen, baina 1977. urtean utzi egin zuen, «penaz», eta, orduz geroztik, ez da berriro aritu. Erraketa izugarri maite du, eta emozioz gogoratzen ditu garai haiek.

Jarraitu irakurtzen

Gona ala ezer ez

Iker Tubia / 2018-09-18 / 818 hitz

Azken boladan, emakume kirolarien janzkera eztabaidagai izan da tenisean. Serena Williamsi ez diote utziko erditze ondoko jantziarekin jokatzen aurrerantzean, eta Alize Corneti kargu hartu zioten kamiseta aldatzeagatik. Adituen aburuz, irizpide teknikoak ez, estetikoak izaten dituzte jantziek.

Jarraitu irakurtzen