Anjel Lertxundi: «Nobela batek beti dauka atzean beste nobela bat»

Iñigo Astiz / 2018-01-10 / 1631 hitz

Kaleidoskopio batekin parekatu du Anjel Lertxundik bere ibilbidea, eta ‘Horma’ eleberria aipatu du frogatzat. Protagonistak bezala, nahasian aipatzen ditu idazleak ere literaturari, politikari eta historiari buruzko gogoetak.

Jarraitu irakurtzen

Jon Kortazar. Literatura katedraduna: «Badira literaturaz haragoko helburuz idazten duten idazleak»

Iñigo Astiz / 2017-11-15 / 1182

Literaturaren autonomiaren aldekoen eta literatura nazional bat eraiki nahi izan dutenen arteko tentsioak oraindik ere bizirik daudela dio Jon Kortazarrek. Aldaketak sumatzen ditu kanonean ere.

Jarraitu irakurtzen

Kirmen Uribe, idazlea : «Kultura txikiok badugu kristalezko kupula bat »

Iñigo Astiz / 2017-01-25 / 1823 hitz

Ezetz dio Kirmen Uribek, idazleak ez duela bere buruarentzat idazten, berak eragiteko idazten duela. Horregatik osatu du ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ benetako pertsonaia eta benetako gertakariak oinarri hartuta. 36ko gerra osteko erbeste, erresistentzia eta porrota kontatzeko.

Jarraitu irakurtzen

James Rhodes: «Jende talde batek beretzat gorde nahi du musika klasikoa»

Iñigo Astiz / 2016-05-11 / 955 hitz

Musika klasikoan topatu zuen James Rhodesek umetan sufritutako bortxaketei buelta emateko indarra, eta hil edo biziko zaiolako mintzo da hain argi generoaren kerien inguruan. Donostian izan da berriki.

Jarraitu irakurtzen

Gu gintuzun Oskorri

Iñigo Astiz / 2015-11-22 / 1332 hitz

Jarri errenkadan bata bestearen ondoan Oskorriren CD guztiak, eta horra Euskal Herriko musika talderik esanguratsuenetariko baten neurria: 5 metro eta 72 zentimetro. Errekasto bat gurutzatzeko beste bai. Horra, ia bost hamarkada bete musika. Luzeran neurtu beharrean, sakonera neurtzekoa da, ordea, haien ibilbidea, eta zailagoa da hor neurria. Bai baitira kanten iraupen zehatzak baino gehiago irauten duten kantak. Zentsura, Burgosko Prozesua, Gabriel Arestiren heriotza, Francoren heriotza, euskarazko irakaskuntzaren erregularizazioa, ETAren atentatuak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, heroina, Korrika, Obabakoak, Euskalduna ontzioletako borrokak, euskal rock erradikala, Berlingo harresiaren erortzea, Golkoko lehen gerra, Irailaren 11, Egunkaria-ren itxiera, Interneten hedapena, Guggenheim museoa, Manuel Fragaren heriotza, ETAren jardun armatuaren amaiera… eta gaur akabo. Bilboko Arriaga antzokian bi saioko despedidarekin esango dute agur Oskorrikoek. Bost doinutan ibiliko ditu BERRIAk taldearen bost hamarkadak. 5 metro eta 72 zentimetro luze. Sakon.

Jarraitu irakurtzen