Pin parentala

Josean Bueno / 2020-02-01 / 295 hitz

Azken egun hauetan Murtzian VOXek bultzatutako “pin parental” delakoak harrotu ditu hautsak. Zertan datzan azaltzea erraza da: eskola ordutegi barruan jarduera osagarri batzuetan gurasoek erabakitzeko eskubidea izango dute, esango dute beren seme-alabek jarduera horietan parte hartuko duten ala ez. Batez ere genero eta LGTBren inguruko kontuetan egiten diren ekintza hezigarriak daude jomugan. Askok altxatu dute ahotsa “pin” hori kritikatzeko, arrazoi osoz.

Jarraitu irakurtzen

Greta Thunberg, antolatutako amarrua?

Josean Bueno / 2019-12-12 / 346 hitz

Jakintsuak hatzamarraz ilargia erakusten duenean, ergela hatzamarrari begira geratzen da. Horrela dio aspaldiko aforismoak. Uste dut esaldiak ongi definitzen duela Greta Thunberg ekintzailearekin gertatzen ari dena: Gretak nahiko era argian adierazi du aldaketa klimatikoaren arazoaren larria, baina asko eta asko berari begira daude, bere ahotsak seinalatzen dituen arazoei arreta handirik jarri gabe. 

Jarraitu irakurtzen

Euskaldun super-super jatorraren erasoa

Josean Bueno / 2019-10-23 / 291 hitz

Berriro jaso dut albistea, ohi bezala ikasturte hasieran: ikasle batek euskaldun super-super jatorraren erasoaren berri eman dit. Ez dut gogoratzen oraingoan euskaldun super-super jator hau Azpeitikoa, Ondarrukoa ala Goiherrikoa zen. Berdin dio, erasoa antzekoa da beti: “hori ez da euskara”, modu batean edo bestean; gure kasuan arabar gazte bati esanda, unibertsitate giroan, eraso hauen ohiko lekuetako bat.

Jarraitu irakurtzen