Ixtebe Pellot, Lapurdiko azken kortsarioa

Joseba Aurkenerena / 2019-01-27 / 838 hitz

Euskal marinelak sona handikoak izan ditugu beti, balea eta bakailao arrantzan aritu ziren luzaz, Islandiako eta Ternuako itsaso hormatuetan ibili ziren oso aspalditik eta beharra zutenean, sareak eta arpoiak utzi, eta ezpataz eta zizpoletaz armaturik, itsasontzi arrotzak erasotzeari eta barruan zeramaten guztia ebasteari ekiten zioten.  Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko portuak euskal itsaslapur eta kortsarioen habiak ziren. Horietako bat dugu Ixtebe Pellot hendaiarra, askoren ustez, Euskal Herriko azken kortsarioa izan zena.

Jarraitu irakurtzen

Euskal inauteria, udaberriko ekinozioa eta lurraren iratzartzea

Joseba Aurkenerena / 2019-01-20 / 1627 hitz

Gure arbaso zaharrek, laborantzatik bizi zirenez gero, gogoeta sakona egin zuten urteaz, urtaroez, egunaren eta gauaren txandatzeaz, biziaren gurpilaz, eguzkiak urtean zehar egiten duen ibilbideaz, ilargiaren aldiez, egutegiaz, emankortasunaz, jainko eta jainkosez…  Eta horrela urtaroen banatzaile diren solstizio eta ekinozioetan euren jai erritual handiak ezarri zituzten. Jai horietan naturarekin biziki lotuak ziren dibinitateak gurtzen zituzten: In edo –Inko-, Egu, Eki, Ilargi… eta jai hauek horien ohorez burutzen zituzten. Eguzkiaren besta handia udako solstizioaren inguruan izaten zen, eguzki jaioberriaren besta neguko solstizioan eta In jainkoaren besta udaberriko ekinozioan. Horrela izaki, hainbat adituren ustez, inauteria azaltzeko dugu lehen hitza, INOTE litzateke, eta In jainkoaren garaia esan nahiko luke (In-o- +  -te).

Jarraitu irakurtzen

Francisque-Michel euskalari frantsesa

Joseba Aurkenerena / 2018-11-04 / 1000 hitz

François-Xavier Michel, Francisque-Michel deitua, Frantziako Lyon hirian sortu zen 1809ko otsailaren 18an. Aita André Michel negozio-gizona zuen eta alemaniar jatorriko Marie Gerber ama.

Jarraitu irakurtzen

Estibalitz Sasiolakoa, gure lehen emakume olerkaria

Joseba Aurkenerena / 2018-10-07 / 852 hitz

Gezurra badirudi ere, ez da gauza handirik aitatu gure literaturan olerkiak idatzi zituen lehen emakumeari buruz, eta azalpen txipi hau egiteko, Patri Urkizu Lezoko idazle eta ikerlari bikainak 2005ean, Baionan argitaratzen den Lapurdum izeneko aldizkariaren hamargarren zenbakian plazaratu zuen artikulua baliatu dut. Patri Urkizuk aipaturiko artikuluan aitortzen digunez, Debako artxiboetan ibilia da Estibalitz Sasiolakoaren arrastoen atzetik, eta segidan jorratuko ditugun datuak aurkitu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Baleak eta euskaldunak Ternuako eta Kanadako itsasertzetan

Joseba Aurkenerena / 2018-06-07 / 989 hitz

Nahiz eta egun ezin dugun zehaztu zein urtetan iritsi ziren euskal baleazaleak Ipar Ameriketako Labrador, Ternua eta Kanadako itsasertzetara, badirudi aspaldiko kontua dela. Zenbait idazleren ustetan, Kristobal Colombo iritsi baino askoz lehenago hango itsasoetan barrena zebiltzan balearen ehizari jo eta ke eginez. Beraz, ez dakigu noiztik zebiltzan hango itsaso izoztuetan barrena, baina bai ohitura zaharra zela gure arrantzaleen artean, zahar-zaharra eta urteetan zehar luze iraun zuena.

Jarraitu irakurtzen

Xaribariak, gure arbasoen “eskratxeak”

Joseba Aurkenerena / 2018-05-13 / 817 hitz

Xaribaria Erdi Arotik datorren usaia da, Europa osoan zabaldurik izan zena. Garai zaharretan senar-emazteen gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa horretako gaiak ziren plazan horrelako ekitaldi baten bidez salatzen zituztenak. Euskal Herrian, gainerako herrietan bezalaxe, ohitura hau biziki sustraiturik zegoen.

Jarraitu irakurtzen