Josu Lopez Gazpio / 2019-04-30 / 1026 hitz
'Josu Lopez Gazpio etiketari dagozkion sarrerak:
Alkohola eta kafeina, eztanda egin arte
Josu Lopez-Gazpio / 2019-01-29 / 807 hitz
Joan den urtarrilaren 1ean Murtziako Los Alcázares herrian 30 urteko gizon bat hil zen koktel kimiko izugarri bortitz bat kontsumitzearen ondorioz. Koktel hori ez zen azken droga sintetikoa izan, ezta sendagai arriskutsurik ere. Koktel hori edozein supermerkatutan eskuragarri dauden bi edari ziren: alkohola -ron botila bat- eta kafeina -edari energetiko baten bi lata-.
Jarraitu irakurtzenEdadetuek belarri handiagoak al dituzte?
Josu Lopez Gazpio / 2018-12-04 / 802 hitz
Kultura txinatarrean belarri handiak bizitza luze baten adierazle omen dira. Era berean, txinatarrek uste dute pertsona baten aurpegiko ezaugarriek haren bizitzako hainbat alor gidatzen dituztela: izateera, dirua izango duen ala ez, eta abar. Esaterako, Txinako enperadore eta errege guztiek belarri handiak zituztela esaten da -gizarte-maila altuaren irudi-, eta Buda jainkoak belarri handiak ditu estatuetan edo edozein irudikapenetan.
Erosi berri duzun arropa garbitu al duzu?
Josu Lopez Gazpio / 2018-05-22 / 612 hitz
Arropa berria garbitu egin behar da. Hori dio zientziak. Dendan sartu eta arropa berria erostean burutik pasa dakigukeen azken gauza da ehunen artean gordeta mikroorganismo pila egon daitekeela, baina, izatez, halaxe da. Erosi dugun galtza berria hainbat bezeroek probatuko zuten eta berriro ere esekigailuan utziko zuten kolorea ez zutelako atsegin edo handiegia zelako. Bada, erosi dugun jantzi berria pentsa daitekeena baino jende gehiagok jarri du gainean eta, zientziak dioenez, garbiketa sakon bat beharrezkoa izango da mikroorganismoak kentzeko -edo, murrizteko behinik behin, izan ere, inoiz ez dira guztiz desagertu.
Animaliak drogatzen direnean
Josu Lopez Gazpio / 2018-05-08 / 687 hitz
2016ko maiatzean Galesko hegoaldean artalde batek zoramena eragin zuen Rhydypandy inguruan. Antza, artaldeak alde egin zuen eta legez kanpoko kannabis fabrika baten inguruan zeuden marihuana landareen hondakinak jan zituzten. Drogaren eraginpean, artaldeak beldurra eragin zuen inguruko herritarrengan eta ardi asko errepidean hil ziren, autoek harrapatuta.
Homeopatiak alfonbra azpian ezkutatzen zuena
Josu Lopez-Gazpio / 2018-04-10 / 637 hitz
Urtero bezala, gaurko egunez Homeopatiaren Eguna ospatzen dute homeopatia zaleek, Samuel Hahnemannen jaiotzaren 263. urteurrenean. Hahnemann kimikari eta mediku alemaniarra izan zen, hain zuzen ere, homeopatiaren asmatzailea. Aurten, gainera, ospakizuna egun aproposa da homeopatiari buruzko azken datuak eta berriak eguneratzeko; izan ere, CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak otsaileko barometroan osasunari eta terapiei eskaini zien galdera-sorta bat eta horrek homeopatia zaleak aztoratu ditu.