Animaliak drogatzen direnean

Josu Lopez Gazpio / 2018-05-08 / 687 hitz

2016ko maiatzean Galesko hegoaldean artalde batek zoramena eragin zuen Rhydypandy inguruan. Antza, artaldeak alde egin zuen eta legez kanpoko kannabis fabrika baten inguruan zeuden marihuana landareen hondakinak jan zituzten. Drogaren eraginpean, artaldeak beldurra eragin zuen inguruko herritarrengan eta ardi asko errepidean hil ziren, autoek harrapatuta. 

Jarraitu irakurtzen

Homeopatiak alfonbra azpian ezkutatzen zuena

Josu Lopez-Gazpio / 2018-04-10 / 637 hitz

Urtero bezala, gaurko egunez Homeopatiaren Eguna ospatzen dute homeopatia zaleek, Samuel Hahnemannen jaiotzaren 263. urteurrenean. Hahnemann kimikari eta mediku alemaniarra izan zen, hain zuzen ere, homeopatiaren asmatzailea. Aurten, gainera, ospakizuna egun aproposa da homeopatiari buruzko azken datuak eta berriak eguneratzeko; izan ere, CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak otsaileko barometroan osasunari eta terapiei eskaini zien galdera-sorta bat eta horrek homeopatia zaleak aztoratu ditu.

Jarraitu irakurtzen