«Nire kasuan, gorputzaren parte bat da literatura, alde fisiko bat»

Juan Luis Zabala / 2016-01-21 / 1.258 hitz

«Karramarroen / antzera, oroimena / itzulbidean», dio Juan Kruz Igerabideren (Aduna, Gipuzkoa, 1956) Udako haikua-k, Lainoa janez (Erein) poema liburuaren barruan. «Bizitzaren errepaso bat» da liburua, egilearen hitzetan. «Errepaso horretan, zer geratzen da? Bizipen batzuk, gizakiok ditugun miseriak eta pozak, minak…». Liburu honen kasuan, euriaren galbahetik pasatu eta destilatua, euria baita poema guztiak batzen dituen ardatz nagusia.

Jarraitu irakurtzen

Barojatarren lanen hauspo sortzailea

Juan Luis Zabala / 2015-12-01 / 338 hitz

Pio Baroja idazlearen eta Julio Caro Baroja historialari eta antropologoaren anaia izatea ez zen, itxuraz behintzat, inoiz ere zama deseroso bat izan Pio Caro Barojarentzat, haien —eta beste hainbat sortzaile barojatarren— obren zabalkundea bultzatu baitzuen aukera izan zuen guztietan, barojatarren lanen hauspo bihurtzeraino. Baina bera ere sortzaile izanez egin zuen lan hori, eta bere obra propioa ere utzita hil zen atzo, 87 urte zituela.

Jarraitu irakurtzen

Obaba oinez (berr)irakurtzeko

Juan Luis Zabala / 2015-11-26 / 680 hitz

Bernardo Atxagak bere liburuetan sortutako Obaba lurralde literarioa eta haren oinarri geografikoa —idazlearen jaioterria, Asteasu— oinez eta Atxagaren beraren laguntzarekin ezagutzeko aukera eskainiko du larunbatetik aurrera Muskerraren Bideak, hamazazpi geltoki lotzen dituen 2.160 metroko ibilbidearekin. Atxagaren inplikazio zuzenarekin, Asteasuko Udalak eta Donostia 2016k sortu dute Muskerraren Bidea.

Jarraitu irakurtzen

«Fikzioa idazkuntzan dago»

Juan Luis Zabala / 2015-11-25 / 805 hitz

Pankreako minbizia diagnostikatu zioten Anjel Lertxundiren Zu nobelako Zu pertsonaiari 2012ko ekainaren 19an. Horrek bizitza errotik eta erabat aldatu zien hala Zuri nola haren senarrari. Senarra idazlea da, eta diagnostikoaren ondoren errealitate horri aurre egiten —errealitate hori onartzen eta errealitate horretara egokitzen— saiatzen da idazketaren bidez. Senarrak, emazteak diagnostikoa jaso ondoren hasita, hainbat urtez idatzitako testuek osatzen dute Zu nobela (Erein).

Jarraitu irakurtzen

Hiru musikagilek haurren esanetara sortuko dute ‘Sormena iratzarri’-n

Juan Luis Zabala / 2015-10-06 /302 hitz

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako Soinua iratzarri proiektuari esker, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 150 ikaslek —10 eta 11 urtekoak gehienak— hiru musikagilerekin elkartu eta musika sortzeko prozesuan parte hartuko dute hurrengo hilabeteetan, beren ideia, proposamen eta iradokizunak emanez musikagileei, eta 2016ko maiatzean haurren eta musikagileen elkarlanak emandako sormen fruituak entzuteko aukera izango da Donostian egingo den emanaldi batean. Donostiako Zurriola eta Zuhaizti ikastetxeetakoak dira proiektuan parte hartuko duten ikasleak; musikagileak Xabier Otaolea, Mikel Chamizo eta Jagoba Astiazaran izango dira; eta konponketetan David Cantalejok, Enrique Vazquezek eta Hilario Etxtremaianak ere parte hartuko dute. Musikagileak elkartearekin elkarlanean jarri du abian proiektu hau Donostia 2016k.

Jarraitu irakurtzen