Hiru musikagilek haurren esanetara sortuko dute ‘Sormena iratzarri’-n

Juan Luis Zabala / 2015-10-06 /302 hitz

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako Soinua iratzarri proiektuari esker, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 150 ikaslek —10 eta 11 urtekoak gehienak— hiru musikagilerekin elkartu eta musika sortzeko prozesuan parte hartuko dute hurrengo hilabeteetan, beren ideia, proposamen eta iradokizunak emanez musikagileei, eta 2016ko maiatzean haurren eta musikagileen elkarlanak emandako sormen fruituak entzuteko aukera izango da Donostian egingo den emanaldi batean. Donostiako Zurriola eta Zuhaizti ikastetxeetakoak dira proiektuan parte hartuko duten ikasleak; musikagileak Xabier Otaolea, Mikel Chamizo eta Jagoba Astiazaran izango dira; eta konponketetan David Cantalejok, Enrique Vazquezek eta Hilario Etxtremaianak ere parte hartuko dute. Musikagileak elkartearekin elkarlanean jarri du abian proiektu hau Donostia 2016k.

Jarraitu irakurtzen

Poesian zein bizitzan botereari aurre egindako hiru poeta

Juan Luis Zabala / 2015-10-02 / 476 hitz

Munduko Poesia Kaierak bildumako 10, 11 eta 12. liburuak plazaratu berri ditu Susa argitaletxeak: Ingeborg Bachmannen poesia antologia, Nagore Tolosak atondu eta euskaratua; Eugenio Montalerena, Anjel Lertxundik atondu eta euskaratua; eta Jorge de Senarena, Rikardo Arregi Diaz de Herediak atondu eta euskaratua. XX. mendearen lehen erdialdean nabarmendutako poetak dira hirurak, Bachmann, Montale zein De Sena, hirurak aldez edo moldez ezarritako boterearen aurka borroka egindakoak, dela beren poemen bidez, dela ekintza politikoaren bidez.

Jarraitu irakurtzen

Izenen falta ez da aitzakia izango

Juan Luis Zabala / 2015-10-01 / 775 hitz

Jon Alonso, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Tere Irastortza, Anjel Lertxundi, Xabier Montoia, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia… Horra hor aurten Durangoko Azokan liburu berria izango duten idazle nagusietako batzuk. Bernardo Atxagak eta Mariasun Landak ere izango dute liburu berririk, haur eta gazte literaturakoak. Lehendik ere bazuen motiborik literaturazaleak abendu hasierako azokara joateko, baina izen horiek indartu egingo dute urteroko hitzordu ezinbestekoa.

Jarraitu irakurtzen

“Karta zuria” Esther Ferrer, Anjel Lertxundi eta Jone San Martini

Juan Luis Zabala/2015-09-04/251 hitz

Hurrengo urtean Donostian egitekoak diren ekimenak proposatu dituzte, eta kultur hiriburutzak horiek gauzatzeko bitartekoak jarriko dizkie, Karta Zuriak ekimenaren barruan.

Jarraitu irakurtzen

Koldo Izagirre, idazlea: «Andrazko idazleek gizontasuna kolokan jarri dute. Premia zegoen»

Juan Luis Zabala / 2015-06-14 / 1.769 hitz

Ezustean sortutako pertsonaiarekiko jakin-minak gidatuta idatzi du Koldo Izagirrek ‘Lorea Gernika, andrazko bat’ nobela. Andrazko idazleen literaturari zor handia dion liburua da, egilearen ustez.

Jarraitu irakurtzen