Rosa Maria Calaf: «Jakintza ukatzea da menderatzeko era bat»

Iker Tubia / 2016-06-08 / 604 hitz

Kazetari ezaguna, 93 herrialdetan berriemaile aritu da Calaf, TVEren mikroa eskuan. Sari anitz jaso ditu bere jardunarengatik, eta, erretiroa hartuta ere, hitzaldiak eta eskolak ematen ditu orain.

Continue reading

Aurrera

Jon Ordoñez / 2016-04-07 / 208 hitz

Atxilotuari inork ez dio galdetzen ea baimena ematen duen eskuburdinak jarrita argazkia ateratzeko. Erredakzio gutxitan jartzen da zalantzan argazki hori argitaratzen duten hedabideak errugabetasun presuntzioa urratzen ari diren. Irakurle askok ez dute galdetzen atxilotuaren familiari kalterik egiten ote zaion irudi hori argitaratzen denean. Mozal legeak, ordea, ez du atxilotua babesten. Herritarren Segurtasunerako legea da, baina atxilotuak, sobra ere, ez dira herritarrak; ezta haien senideak ere. Poliziak, bai. Eta nahiz eta euren burua operazio baterako presta eta estal dezaketen, atxilotuak ez bezala, legeak ez ditu behartzen. Kontua ez baita nor ikusten den, baizik eta zer ezkutatu nahi den.

Continue reading

Apaletarako kazetaritza

Iñigo Astiz / 2015-04-19 / 1.435 hitz

Txikia da euskaraz kaleratzen den genero periodistikoko liburuen kopurua, periferikoa, baina piezaz pieza handituz doa apala, denborarekin. Zer kontatua badagoela uste dute egileek, eta kalitatea badagoela diote editoreek.

Continue reading