Belarritakoek markatzen gaituzte

Leire Narbaiza / 2019-12-06 / 410 hitz

Gure belaunaldiko emakumeoi, jaio bezain laster, oraindik amategian geundela, gauza bi egiten zizkiguten: bataiatu eta belarrietan zuloak, belarritakoak janzteko. Orduan bataioa derrigorrezkoa zen, eta Euskal Herria katolikoegia sakramentu garrantzitsuenari uko egiteko. Ahalik eta lasterren kristau bihurtu, hiltzeko arriskua bizia zelako. 

Jarraitu irakurtzen

Corpore sano, bai. Baina mens sana?

Leire Narbaiza / 2019-04-04 / 440 hitz

Ez dakit aspaldian mediku azterketarik egin ote duzuen, baina jakingo duzue galdera pila bat egiten dutela. Niri duela gutxi tokatu zitzaidan lanekoa egitea, eta galdeketa sakona da batez ere kirolaren gainekoa: Kirolik egiten duzu? Zein? Zenbat denboraz? Zenbat bider astean? 

Jarraitu irakurtzen

Gizonok, orain zuen txanda da

Leire Narbaiza / 2018-05-10 / 430 hitz

Apirila da hilik krudelena”, hasten da T.S. Eliot-en Hilen ehorzketa poema. Apiril hau ere krudela izan da arlo larregitan. Azken astea, batez ere, oso intentsua eta gogorra. Tristura, haserrea, amorrua, higuina, mina… sentimendu horiek guztiak pasatu ditugu, bat baino gehiago batera. Horregatik gaude lur jota, porru eginda.

Jarraitu irakurtzen

Plazent eta atsegin

Rikardo Arregi Diaz de Heredia / 2017-12-21 / 541 hitz

Ez naiz ni txikitan telebista euskaraz ikusteko aukera izan duten belaunaldi horien partaidea, ezta eskolan euskarazko liburuak edo filmak irakurri edo ikusi dituzten haur antza zoriontsuagoen taldekoa ere; eskolan kanta bakan batzuk, gehienak gabon-kantak, euskaraz ikasi nituen kasualitatez (gaur egungo haurrek Agur jaunak kantatzen al dute?). Gaztelania zen nagusi eta ikasi egin behar zen atzerriko hizkuntza, frantsesa (Marseillesa buruz dakit oraindik). Oso-oso aspaldi, bai.

Jarraitu irakurtzen

Gezurra egia bihurtzen dutenean

Leire Narbaiza / 2017-11-21 / 416 hitz

“Los rojos separatistas incendiaron Guernica” (Gorri separatistek erre zuten Gernika) esan zioten gure amari eskolan, formación del espíritu nacional zeritzon ikasgaian, frankismo betean. Amak, oraindik gazteegi kontzientzia politikoa izateko, gezurra zela erantzun zion irakasleari; ondo baitzekien zer gertatu zen, bonbardaketatik bizirik irten zen baten alaba zelako, lekuko zuelako ama, zeinak etengabe kontatzen baitzuen apirileko egun horretan bizi izandako beldurra eta estutasuna. Gure amak lehenengoz egin zion horrela aurre sistemari, jarki zitzaion gezurrari; eta, ohikoa zen moduan, zigortu egin zuten, ebidentziak errepresioarekin estali nahian.

Jarraitu irakurtzen