Ipar Euskal Herriko ikasle euskaldunen %3k jarraituko dute euskaraz baxotik landa

Maddi Ane Txoperena / 2016-06-15 / 1185

Euskal Herriko ikasle andana bat egunotan jokatzen ari da bere etorkizuna erabakitzeko giltza, azterketa sorta batean. Joan den astean egin zuten selektibitatea Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta gaur hasiko dute baxo etsamina Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako ikasleek.

Jarraitu irakurtzen

Arnegi eta Luzaide, hezkuntzak baturik

Maddi Ane Txoperena / 2016-04-20 / 608 hitz

Martxan da Baxenabarre eta Nafarroa Garaiko bi herrietako ikasleak elkartuko dituen proiektua. Heldu den irailetik aitzina ikasiko dute elkarrekin. Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz eginen dute.

Jarraitu irakurtzen

Euskaraz hasi dute ikasturtea

Maddi Ane Txoperena Iribarren / 2015-09-02 / 756 hitz

Gurasoen eskutik helduta, pauso bizian doaz umeak errepide bazterreko espaloitik. Zaku eta oinetako koloretsu berriak, lagunak ikusteko irrika, azkeneko galdera urduriak… Oraindik goizeko bederatziak ere ez direla, irri eta malko nahasketa bat da Basusarriko (Lapurdi) erdigunea. Frantsesez ari dira heldu zein ume gehienak, eta ez dirudi ikastolarako biderik hartuko duenik inork. Irudipen hutsa da, ordea: eskola publikotik hurbil dagoen ikastola berrira abiatu baitira horietako batzuk. Bederatzi haur dira guztira, gehienak Arrangoitzeko (Lapurdi) eta Basusarriko familia frantsesetakoak. Baina eraikin txikian euskarazko ingurune batean murgilduko dira laster, Seaskak ireki berri duen ikastola txikiari esker.

Jarraitu irakurtzen

Euskara aniztasunez aberasten

Maddi Ane Txoperena /2014-12-13 / 468  hitz

Kultur, jatorri eta hizkuntz aniztasuna eta euskararen normalizazioa nola uztartu. Horixe izan dute hizpide Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ‘Euskara aniztasunean’ topaketetan. Herri ugaritako proiektuak partekatu eta aitzina begirako lana gidatuko duen dekalogoa aurkeztu dute.

Jarraitu irakurtzen

164.000 urte baditu gutxienez Lezetxikin aurkitutako humeroak

Maddi Ane Txoperena / 2014-12-11 / 524 hitz

Uranio serieen bidez datatu dute duela 50 urte Arrasaten atzemandako hezurra.
Euskal Herrian aurkitutako giza hezurrik zaharrena da.
Haren DNA ikertuko dute hemendik landa.

Jarraitu irakurtzen

Erakundeak eta gizartea

Maddi Ane Txoperena Iribarren / 2014-12-10 / 1.142 hitz

Maria Maeztu Forum Feministari emanen diote aurten Berdintasunaren Emakunde saria. Mende laurdena bete zuen iaz elkarteak, eta hasierako helburuei eutsiz lanean dihardu oraindik, feminismoa instituzioetan txertatzen eta gizartean berdintasunaren aldeko eztabaida bultzatu nahian.

Jarraitu irakurtzen

Itziar Ziga, idazle eta aktibista feminista: «Kontatu izan diguten feminismoa laido bat da gure historiarentzat»

Maddi Ane txoperena Iribarren / 2014-10-26 / 587 hitz

Kontakizun ofizialetatik kanpo gelditutako zortzi emakumeren historiak idatzi ditu Zigak argitaratu berri duen ‘Malditas’ liburuan. Gaur egun bizi duen feminismoaren jatorriak azal ditzaketela uste du.

Jarraitu irakurtzen