Euskara eta Internet: zortzigarren lurraldea konkistatzen

Sustatu / 2016-02-12 / 565 hitz

Euskara biziberritzeko erronka berrien inguruko hausnarketa abiatzean, ezin Internet eta komunikazio digitalak alde batera utzi. András Kornai hizkuntzalariak 2013an argitaratutako “Digital language death” ikerketaren arabera munduko hizkuntzen %5 baino ez da erabiltzen Interneten, eta horrek gainerako %95a heriotzara kondenatuko du. XXI. mendeko komunikazioak sarea du ardatz, eta hizkuntza bat bertan egotea ez da nahikoa bere desagerpen digitala ekiditeko. Sarea komunikazioa da, hizkuntzen erabilera aktiboa bultzatzen duten sare sozial eta komunikazio digitalek gidatutako komunitate erraldoiaren jarduna.

Jarraitu irakurtzen