Frances Northcutt (1943): Houston, nik salbatu nuen Apolo 13 misioa

Uxue Razkin / 2021-02-19 / 755 hitz

1970ko apirilaren 13an, Apolo 13 espazio-ontziak lurra utzi eta bi egunetara, Jack Swigert astronauta NASArekin harremanetan jarri zen. “Ok, Houston, we’ve had a problem here” (“Houston, arazo bat izan dugu”). Erlojuak gaueko bederatziak eta zortzi minutu markatzen zituen. Oxigeno deposituak lehertu ziren, astronautak 320.000 kilometrotara zeudela. Egoera larria zen. Baina denok ezagutzen dugu istorio hau. Jakina denez, misioak porrot egin zuen. Halere, ez zen espero zitekeena bezain tragikoa izan.

Jarraitu irakurtzen

Elizabeth Garrett Anderson (1836-1917): Medikuntzaren erreinuko giltzak jaso zituen emakume

Uxue Razkin / 2020-11-20 / 805 hitz

Zeharkaezinak diruditen ateetatik igarotzeko gai zen Elizabeth Garrett Anderson. Bai, dohain berezia zuen, orotariko giltza moduko bat izango balitz bezala. Esan dezagun horiek irekitzeko ahalmena bazuela baina egiari zor, ez zuen erraz izan. Haren garaiko bidegabekeria handienetako bati aurre egin behar izan zion, alegia, unibertsitateetan ikasi nahi zuten emakumeei betoa jartzeari. Elizabethek bere azalean sufritu zuen hori: medikua izateko ikasi nahi zuen, eta asko eskatzea ez bazen, haren ikaskideen begirada harroak jasan behar izan gabe.

Jarraitu irakurtzen

Svetlana Savitskaya (1948), paseoan espazioan barna

Uxue Razkin / 2020-10-16 / 667 hitz

Espaziora egindako bidaiak mintzagai direnean, Julio Verneren Lurretik ilargira eleberria gogoratzen dute askok. 1865. urtea zen, abenduaren lehena, egun gogoangarria, jaurtigaiak hamarrak eta berrogeita sei minutu eta berrogei segundotan abiatu behar zuen. “Bagoi itxurako” ibilgailu hartan, espazioa zeharkatu eta Ilargia ezagutzeko ametsa zuten hiru gizon zihoazen.

Jarraitu irakurtzen

Clara Immerwahr (1870-1915): Fritz Haberri aurre egin zion kimikaria

Uxue Razkin / 2020-05-14 / 733 hitz

1915ean, kapitain izendatu berritan, Fritz Haber zientzialaria gerrara abiatu zen egun berean, Clara Immerwahr kimikariak bere buruari tiro egin zion, bularrean, bere senarraren pistola erabiliz. Goiz hartan, Haber, zirkinik egin gabe, frontera joan zen bere hamahiru urteko semea etxean bakarrik utziz. Hura izan zen, tiro-hotsa entzun ostean, bere ama laguntzera joan zen bakarra; Haberrek, aldiz, ez zuen emazteari buruz ezer jakin nahi, ez zuen astirik galduko traidore batekin.

Jarraitu irakurtzen