Zorion agurrak eta denetariko mezularitza azkarra

Facebook sare soziala salataria dela bagenekien. Hori dela eta, jende askok ez dio bere jaiotza-egunaren berri eman ―damututa kendu duenik ere ezagutzen dut―. Hala ere, bere egunean modu publikoan jarri genuenok Facebooken ari diren gure “lagunak” aktiboak diren neurtzeko tresnatzat erabil genezake. Horixe bururatu zait asteon: urtebetetze eguna era publikoan dudala baliatu, jendeak zoriontzeko erabiltzen duen ikusteko; bestela ez bainaiz batere ibilia Facebooken: oso gutxitan logeatzen naiz, eta oso denbora gutxitu eskaintzen diot denbora lerroari ―Twitterri ez bezala―.

Jarraitu irakurtzen