Maleta ibiltariak

EIBZk Liburu ibiltarien kutxak edo maletak ditu Nafarroako A eta D ereduetako ikastetxeei maileguan uzteko.

Zerbitzu honen helburua da liburuak irakurleengana gehiago hurbiltzea eta bere mailegua erraztea.

Justifikazioa:

Liburu ibiltarien kutxak mailegu zerbitzu berezia da; liburutegi mugikorren funtzioa bete nahi dute kutxa hauek. Liburu mailegu zerbitzu mugikor honekin ikasleengan irakurtzeko zaletasuna sustatu nahi da. Informazio gehiago

Material motak:

    • Argitalpen berriak
    • Liburu irudidunak
    • Zehar gaiak lantzeko liburuak
    • Komikiak
    • Olerki liburuak
    • Igarkizun liburuak
    • Ezagutza liburuak
  • DVDak, CD-ROMak

Kutxak:

Liburuz betetako maleta gurpildunak prestatu ditugu Nafarroako ikastetxeei maileguan uzteko. Kutxa bakoitza 30-40 liburu inguruz osatuta dago. Kalitate literario handiena duten liburuak aukeratzen ditugu eta, maiz berritzen dira, argitalpen berriak sartuz. Irakurketa bultzatzeko etapa guztietarako liburuak dira, 0-3 urtetik DBHraino.

A eredua:

D eredua:

Gehigarriak:

Liburu ibiltarien kutxak maileguan hartzeko…

Erreserba-taula kontsultatu eta eskaera-inprimaki hau betez egin behar da. Mailegu zerbitzua doakoa da, eta EIBZn bertan jasoko dira aukeratutako kutxak.Epea bukatutakoan, hartutako kutxak bueltatu egin behar dira.

Iruñerritik kanpoko ikastetxeek doako garraio-zerbitzua baliatu ahalko dute, urtean bi maleta ikastetxera eraman eta EIBZra berriz itzultzeko.  

Maileguaren iraupena:

Lau aste baliodun ( jai egunak eta oporrak kenduta).

Mailegu-arauak:

Oro har, libururen bat galdu edo hondatuko balitz, ikastetxeak ale berri bat jarri beharko luke.

Liburuen kontrola errazte aldera, honakoa egin behar da maletak jaso eta berehala:

  1. Ziurtatu zerrendako liburu guztiak daudela eta kontrol-inprimaki hau bete edo EIBZra idatzi liburu guztiak dauden ala ez esateko. Denak ez badaude, falta diren liburuak zein diren adierazi beharko da.
  2. Mailegu- epea bukatuta, maleta/k itzultzeko garaia iritsiko da, eta, berriz ere, ziurtatu beharko da jasotako liburu guztiak daudela.

Guztiz garrantzitsua da arau hauek betetzea. Izan ere, libururen bat falta delako abisua eman ez eta EIBZn edo beste eskola batean maleta jaso eta libururen bat falta dela ikusten bada, eskola hari egokituko zaio falta direnak erostea.

Kontaktua eta helbidea:
Amaia Irazusta

EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel. 848 43 1018 ( EIBZ)                                                                                                            848 431021 (Amaia Irazusta)
eibz.liburutegia@educacion.navarra.es

liburuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude