Nor gara

EIBZko liburutegia euskararen irakaskuntzarako materialez osatuta dago.

Liburutegiaren helburu nagusia da irakaskuntzan lan egiten duten irakasleei bibliografi- eta dokumentazio-laguntza ematea. Halaber, irekita dago hezkuntzaren alorrean interesatuta dagoen irakasle edo ikasleentzat.

Liburutegia hainbat atalez osaturik dago:

  1. Hizkuntzalaritza: Hizkuntzaren didaktika, metodologiak, hizkuntza politika, elebitasuna, haurren hizkuntza…
  2. Gai orokorrak: hiztegiak, entziklopediak…
  3. Hezkuntza-Irakaskuntza: testu liburuak, ariketa koadernoak, gida liburuak, bideoak, CD-ROMak, CD audioak…
  4. Literatura: haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, aldizkariak…
  5. Aldizkako argitalpenak: gizarte zientziak, hezkuntza, gazte aldizkariak, teknologia berriak…

LIBURUTEGIAREN POSTA ELEKTRONIKOA

Miren Oteiza
eibz.liburutegia@educacion.navarra.es
848431018 (EIBZ)

848 43 10 21

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.