Motibazioa sustatzeko baliabideak

Zer da proiektu hau? Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburua gure ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzea da. Horretarako, gai horrekin kezkatuta gauden hainbat pertsona elkartu eta gure ideiak konpartituz baliabide sorta eskaini nahi dugu. Ikasleen jarrera baikorrak bultzatu,  baina, aldi berean, gaztetxo horiek errealitatearen jakitun egin daitezen. Ez dugu dramatismorik transmititu nahi, eztabaida/hausnarketa lasaia baizik. Motibazio kontzientea lantzen hasi eta dauden faktore guztien inplikazioa adierazi. Jakina, kontu  konplexua da eta hari-mutur ugari dituena.

Hasteko DBHko ikasleendako baliabideak pentsatu ditugu, baina erabili ahala zehatzago jakinen dugu ea egokiak diren etapa horretarako.

Nola eginen dugu?

Zer transmititu eta nola oso garrantzitsua iruditzen zaigu; beraz, hainbat elementu nabarmendu nahi ditugu.

  • Gogoeta (hausnarketa) pertsonala bultzatu.

  • Emozioak, sentimenduak eta alde ludikoa azpimarratu.

  • Ikasleek pentsatzen dutena –sentitzen dutena– esan dezaten lortu.

  • Irakasleak gutxi hitz egitea.Irakasleak bukaeran bakarrik eginen du kontrastea: hau da, teoriek, ikerketek diotena esanen du.

  • Ikasi: egiten ikasten dugu, ikasleen parte hartzea ezinbestekoa izatea.

  • Irakasleak ez ditu ikasleen ekarpenak epaituko. Ez dago bat ongi beste bat gaizki, horren ordez kontrastea eginen du hainbat uste edo aurreiritziren funts eza agerian uzteko.

  • Modu induktiboan aritzeko aukera: gertaeretatik (norberaren bizipenetatik, egoeratik) abiatu kontzeptuetara iristeko.

  • Ikasteko metodoa: ikasteko ikuspegi eraikitzailea izanen du irakasleak (guztion artean eraikitakoa), guztion bizipenak hizkuntzarekin ez direlako berberak baina guztionak kontuan hartu behar ditugu gure balore eta jarrerak eraikitzeko.

Hiru multzotan bildu ditugu baliabideak: hiztuna, hizkuntz komunitatea eta hizkuntzen ekologikoa.

1. HIZTUNA (gaztea):

  • Norberaren historia linguistikoa (ibaia).
  • Euskararen garrantzia norberarentzat.
  • Hizkuntza hautatzeko arrazoiak: norberarenak / taldearenak. *
  • Norberaren erabilera, erantzukizuna (aztarna linguistikoa).
  • Norberaren hizkuntza gaitasuna: hiztun osoa, hiztun motak, enpatia, egoera ezberdinak.

2. INGURUNE HURBILA (taldea):

  • Aldakortasuna: euskalkiak eta erregistroak.
  • Taldearen hizkuntza arauak (/ norberarenak). *
  • Zuzentasuna vs. komunikazioa.
  • Berreskurapen testuingurua, gatazka (gatazka linguistikoaren kudeaketa?), aurreko belaunaldien ahalegina.

3. HIZKUNTZEN EKOLOGIA (euskara)

  • Glokalizazioa (globala + lokala) / asimilazioa.
  • Aniztasuna + berdintasuna: eskubideak, topikoak eta aurreiritziak.
  • Euskara munduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude