Aztarna linguistikoa II

Irakaslearentzako argibideak

Ikasle bakoitzak, lehenik, ariketa bakarka egin behar du. Eta gero, taldeka emaitzaren inguruan hausnartu.

Ariketa honen helburua da: euskara Institutuan soilik erabiltzen badute, euskarak haien bizitzan hartzen duen espazio mugatuaz ohartzea.

Erabileraz jabetzea nahitaezkoa baita erabilera aukera berriak irudikatzeko. Horrela, arlo bakoitzean euskaraz egiteko aukerak handitu daitezke-eta.

Ikasleentzako argibideak

Eguneroko zati handi bat Institutuan ematen duzu. Baina bestelako gauzak ere egiten dituzu, ezta?

Bete itzazu botilak erabiltzen duzun hizkuntzaren arabera, margo more, hori edo urdinez. Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen baduzu (adibidez etxean batzuekin euskaraz eta beste batzuekin gaztelaniaz) margotu behar dituzun kolore guztiak, baina proportzioa, gutxi gora behera, errespetatu.

botilak color(1)

Galdetegia bete ondoren, taldeka erantzun honako galdera hauei:

  • Botila erdi betea ala erdi hutsa, nola ikusten duzu zuk?
  • Agian den-dena ez, baina gauza asko aldatzea gure esku egon daiteke. Nola gustatuko litzaizuke izatea hizkuntzen presentzia zure bizitzako arlo horietan?
  • Zein dira, zure ustez, aurkitzen dituzun oztopo nagusiak gustuko zenukeen hori errealitate ez bihurtzeko? Zer egin dezakezu zuk oztopoen gainetik euskara gehiago erabiltzeko arlo bakoitzean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude