Gertuko belaunaldien testigantza

Hasmentako oharra

Helburua aurreko belaunaldiek egin duten saiakera ikasleek ezagutaraztea da. Ohar daitezela hizkuntzaren historian euskaraz bizitzeko egon diren zailtasun, traba eta debekuez.

Arbasoak

Beheko aldean ikus dezakezu ariketa nola bideratu.

Ikasleentzako argibideak

Audioak eta irakaslearen oharrak ariketa egiteko.

Irakaslearentzako argibideak

Audioak eta transkripzioak.

Zer egin behar da?

Ahozko tradizioan agertzen diren entzungaiak aditu euskara eta eskolaren inguruko bizipenak ezagutzeko eta horien inguruko hausnarketa egiteko.

  • Audioak gelan aditu transkripzioen laguntzarekin. Hirugarrenak ez du transkripziorik.
  • Gero, ikas taldeka zer-nolako bizipenak entzun dituzten adieraziko dute.
  • Bizipenen zerrendatxoa osatu eta guztion artean komentatu.
  • Etxean ere horren inguruko galderak egin ditzakete, zenbait kasutan baliteke aiton-amonak euskaldunak izatea. Zer nolako bizipenak izan dituzten/zituzten euskara eta eskolarekin.

Oso garrantzitsua: hasieran grabazioak entzundakoan, baliteke gauza handirik ez ulertzea, ez kezkatu normala da. Bizpahiru aldiz entzun ondoren eta elkarren laguntzarekin zein transkripzio zatiekin gehienok ulertuko duzue/dute.

Hizkuntz erregistroekin lotura duenez, erregistro desberdinen garrantzia azpimarratzea komeni da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude