Gurpil bikoitza

Gurpil bikoitza 2Hasmentako oharra

Ikasleei instrukzioak eman.

Helburua ikasle bakoitza bere hizkuntza erabileraz jabetzea da eta besteekin euskaraz gehiago egiteko aukerak bilatzea.

Garrantzitsua da ikasleei uztea beraien ondorioetara irits daitezen irakasleak gaia bideratu gabe.

Ikasleentzako argibideak

  • Euskararekin lotuta norberak bizitutako anekdota edo gertakizun bat kontatu parean egokitu zaizun ikaskideari.
  • Kontatutako eta entzundako bizipenekin ondorioak atera, lehenik talde txikian eta azkenik talde handiaren aurrean.

Irakaslearentzako argibideak

Taldeko kide guztiak gelan zutik daudela, pertsona-kopuru berdineko bi biribil egingo ditugu. Biribil bat kanpoan geldituko da, eta horren barruan bestea. Musika jarriko dugu eta denak ibiltzen hasiko dira, biribil bakoitza norabide batean. Une jakin batean musika isildu egingo dugu, eta une horretan taldekide guztiek gelditu egin beharko dute. Kanpoko taldean daudenak hizketan hasiko dira eta besteak entzun eginen dute. Kopuru berdineko taldeak direnez, taldekide bakoitzari pertsona bat egokituko zaio parean, eta pertsona horri, honakoa kontatuko dio:

Euskararekin lotuta norberak bizitutako anekdotaren bat edo gertakizunen bat. Ariketa errepikatu dezakegu, eta batean bizipen positiboa eta bestean negatiboa bila dezatela eska dezakegu.

Gero barruko biribilekoak kanpora aterako dira eta kanpoan daudenak barrura sartuko dira.

Gurpil bikoitza 1

Gurpil bikoitza 2Gurpil bikoitza 3Kontatutako eta entzundako bizipenekin ondorioak atera ditzakegu. Horretarako, partaide bakoitzak entzun duen anekdota edo istorioa kontatuko die gainerakoei.

* Elhuyar Fundazioaren materialean oinarritutako ariketa.

2 thoughts on “Gurpil bikoitza

  1. “GURPIL BIKOITZA” deitutako ekitaldia LHko 2. mailan gelaratzeko aukeratu dut. Adin horretarako, aldez aurretik motibatuz, aproposa dela iruditzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude