Hizkuntza aniztasuna Europan

Ikasleentzako argibideak

Lehiaketa: Europako hizkuntzak

Irabazlea: puntu gehien lortzen duen taldea.

Puntuak lortzeko modua: mapari begira, zerrendatu ezagutzen dituzuen estatuen izenak. Estatu bakoitzean mintzo den hizkuntza bat baino gehiago aipatzen baldin baduzue: 2 puntu (mintzo den beste hizkuntza bakoitzeko puntu 1 gehiago).

Komodinak: estaturen baten kasuan hizkuntza bakarra ezagutzen baduzue (edo bat ere ez…), puntu 1 lortu ahalko duzue nazioarteko txapelketetan jokatzen duten bertako bi kirol talde aipatzen baldin badituzue, edo nazioartean ezagunak diren bertako bi jaki edo edari aipatzen baldin badituzue.

Puntu bereziak: 5 puntu hizkuntza bakarra duen estatua asmatzen duen taldearentzat.

1. Europako estatuen mapa.

Iturria (CC Septem Trionis)

2. Europako hizkuntza komunitateen mapa.

Iturria: “Aproximació a l’Europa de les Llengües” Ciemen

Irakaslearentzako argibideak:

Aukeran dago jokatzeko 1. edo 2. mapa ematea ikasleei, jarri nahi den zailtasun-mailaren arabera.

Puntuak erabakitzeko irakaslearen laguntza beharko dute eta 2. mapa erabili.

Jokoak aukera ematen du ezezagunak egiten zaizkigun hizkuntza komunitate askori buruz mintzatzeko. Ikasleren batek ezagutzen baldin badu horietako baten bat, familia edo bidaia kontuengatik, esaterako, horren berri emateko aukera eman beharko genioke. Horrelakorik ez badago, interesgarria izan daiteke komunitate bat edo bi aukeratzea eta horien ezaugarrietan pixka bat sakontzea. Horretarako oso erabilgarriak izan daizteke Euskaltzaleen Topaguneak sortutako hizkimizki.com webgunean eskura dauzkagun hiztegiak, gure herrira heldutako hiztunek erabiltzen dituzten hizkuntzenak, Europakoak eta Europatik kanpokoak.

Helburu nagusiak dira gurea bezalako egoera asko daudela ikustea eta hedabideetan agertzen ez diren hizkuntza komunitateei buruzko jakin-mina piztea.

“Aproximació a l’Europa de les Llengües” Ciemenek aspaldi argitaratutako mapa da (estatuen muga batzuk eguneratu gabe daude). Goian jarritako irudian informazio asko falta da (hizkuntzen izenak, hiztun kopurua, komunitate elebakarrak edo elebidunak diren…). Ariketa egiteko mapa osoa beharko duzu. Mapa erosteko: http://www.ciemen.org/botiga.cfm

Informazio gehigarria, estatu bakoitzeko hizkuntzei buruz eta hizkuntza bakoitzaren eremu geografikoari buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude