Ikastetxearen erabilera mapa

Hasmentako oharra

Ikasle-ikasleIkasleari utzi ikastetxearen erabilera mapa marrazten eta mesedez, ez interbenitu, izan dadila ariketa askea.

Ariketa honen helburua da ikasleek euskararen egoeraren gainean duten pertzepzioa jasotzea. Horrek pistak emango dizkigu-eta. Atera diren emaitzak ikusi ondoren, irakasleak talde lana sustatuko du ikasleen arteko eztabaida pizteko eta egoera hobetzeko proposamenak egin ditzaten.

Ikasleentzako argibideak

Ikastetxearen erabilera eremuen  eta harremanen irudiak.

Erabilera eremuak: gelan, jantokian, patioan, bidean zein hizkuntza erabiltzen duten adierazi kolore bidez.

Lekuak koloretan

Harremanak zein hizkuntzetan: irakasle-irakasle, ikasle-irakasle, ikasle-ikasle. Botilak margotuko dituzte.Irakasle-irakasle

Ikasle-irakasle

Ikasle-ikasle

Irakaslearentzako argibideak

-Irudiak zuri-beltzean. Ikastetxeko espazio bakoitzean harremanak zer hizkuntzatan egiten dituzten margotzeko eskatuko zaie ikasleei.

-Ikasleek nahi dituzten koloreak aukeratuko dituzte erabilera eremuak (borobilak) eta harremanei buruzkoak (botilak) margotzeko. Esate baterako: euskaraz egiten badute laranja, gaztelaniaz egiten badute urdina, beste hizkuntza batean egiten badute morea.

-Bukaeran talde txikitan (3/4 ikasle taldeko) hausnarketa eginen dute erabiltzen dituzten hizkuntzen gainean  eta, ondoren, talde handian (gelan) adieraziko dituzte. Modu horretan gela osoari buruzko erabilera mapa jaso dezakete.

-Emaitzak ez epaitu. Emaitzei buruzko hausnarketa egitea eta egoera aldatzeko proposamenak jasotzea izanen da azkeneko helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude