Mintzagrama

Hasmentako oharra

Inguru jakin batean, norberaren eta taldearen euskararen erabilera neurtzeko eta bisualizatzeko teknika da; ondorioak ateratzeko eta “konpromisoak” lantzeko balio dezakeena. Kolore bakoitzak erabilera-maila bat adierazten du.

Hori hausnarketarako aitzakia izango da; baina inolaz ere ez ikasleak epaitzeko.

Ariketa honetan irakaslearen parte hartzea aktiboagoa izanen da, hala ere, gogoratu  motibazio positiboa sustatzea eta ikasleen erabilera konpromisoak direla ariketaren helburua.

Ikasleentzako argibideak

Erabiltzen duzun hizkuntzaren arabera, bete ondoko koadroa eta azaldu norekin aritzen zaren euskaraz eta norekin gaztelaniaz egunerokoan, errealitatean, gelatik kanpo zaudenean. Mesedez, egia esan.

mintzagrama

  • Beti euskaraz: kolore berdea
  • Nagusiki euskaraz: kolore urdina
  • Nagusiki erdaraz: kolore laranja
  • Beti erdaraz: kolore gorria

Irakaslearentzako argibideak

Hainbat aukera egon daitezke: ikasle bakoitzak berea betetzea (norberarena), gela osoaren artean bakar bat betetzea (taldearena), jarduera bera hilabete batzuk pasa ondoren errepikatzea.

Taldean egindako jarduera: hartu ariketan agertzen den taula eta inprimatu (A3 edo A4) eta idatzi zure ikasleen izen abizenak, horizontalki zein bertikalki, orri horretan. Gero, taula hartu eta arbelean edo paretan zintzilikatu. Azkenik, ikasleak banan-banan arbeletik pasa eta goiko lerroburutik hasita, bere izenaren zutabean, koadroa betetzen joanen dira ikaskide bakoitzarekin erabiltzen duten hizkuntzaren kolorea erabilita. Mintzagrama amaitutakoan  zenbatu kolore bakoitzetik zein kopuru atera den eta horren ondorioz, hausnarketa egin.
Ariketa hau errepika daiteke denbora batera egoera hobetu den ikusteko.

Norberak egindako jarduera:  ikasle bakoitzari taula bat eman ( A4 neurriko orria) eta berak bete eta zenbatu dezala kolore bakoitzeko zein kopuru ateratzen zaion. Horrela, bere ibilbidearen gaineko hausnarketa egin dezake. Ondoren  irakasleak  gela osoko taulak jasota gelako erabileraren gaineko hausnarketa egin dezake.

 

 

Erantzun bat “Mintzagrama” bidalketan

  1. Koloreen erabilera beti erakargarria da adin honetako ikasleentzat (LH2). Hasieran jolastokian daudela ziur denekin erdaraz hitz egingo dutela baina kolore gorriak duen porrotaren kutsua aldentzeko harreman euskaldunagoak bultzatuko ditugula iruditzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude